Prentsa Aretoa

Berriak

2017/03/13

Gotzone Sagardui izango da EAJ-PNVren zinegotzi berria Bilboko Udalean

Bizkai Buru Batzarrak eta Buru Batzarren Artekoak erabaki dute Sagarduik jasotzea Mikel Álvarezek Bilboko Korporazioan utzitako akta

rss Ezagutzera eman
Gotzone Sagardui izango da EAJ-PNVren zinegotzi berria Bilboko Udalean

ARGAZKIA JAITSI

Gotzone Sagarduik hartuko du Mikel Álvarezek Bilboko Udalean utzitako akta. Hala erabaki dute gaur arratsaldean Bizkai Buru Batzarrak eta Bilboko Buru Batzarren Artekoak, Juan Mari Aburto alkatearekin batera Sabin Etxean egin den batzarrean. Álvarezen dimisioa martxoaren 30ko udal osoko bilkuran gauzatuko da eta, apirilean ospatuko den osoko bilkura berezian, Gotzone Sagarduiren gehitzea onartuko da.

Gauzak horrela, apiriletik aurrera Gotzone Sagarduik Legebiltzarreko eserlekua utziko du eta Juan Mari Aburtoren lantaldean sartuko da Bilboko Udal Taldean. Talde jeltzalean erreleboa emango da Mikel Álvarez Mondragón taldera itzuliko delako. Enpresa talde horretan zuzenduko du Berrikuntza, Sustapena eta Ezagutza Presidenteordetzako Estrategia eta Harremanen Departamentua.

Duela hilabete bat zinegotziak Mondragón taldera itzultzeko erabakia jakinarazi zuenetik, Bizkaiko herrialde exekutiban eta Bilboko Alkatetzan, diskrezio osoz jardun izan dute Álvarezen dimisioa komunikatzeko urratsa errespetu osoz eman zedin, barne mailan zein Udala osatzen duten beste alderdiekiko. Hori dela eta, iragan ostegunera arte itxaron zuten EAJ-PNVri eta PSEko zinegotziei dimisioaren berri emateko eta ostiralean eman zitzaien ezagutzera oposizioko taldeetako gainerako zinegotziei, bozeramaileen artean egin zen batzarrean. Batzar horretan Mikel Álvarezek berak eman zuen bere dimisioaren berri.

Zentzu honetan esan beharra dago Mikel Álvarezen erabakia esparru pertsonalera mugatzen dela eta ez duela inolako zerikusirik udal kudeaketarekin edo udal taldearekin edo EAJ-PNVren exekutibarekin nolako edo halako ezbairik izan duelako. Gaur arratsaldean Sabin Etxean egin den bileran, Álvarezi alderdiaren esker ona adierazi zaio Alkatetza eta Kontratazio alorrean zinegotzi delegatu gisa erakutsi duen konpromisoagatik eta egindako lanagatik.

Gotzone Sagardui Bilbon jaio zen 1966an eta EAJ-PNVko alderdikidea da Abandoko Uri Erakundean. Medikuntzan lizentziatua da, master bat du Unibertsitate Kudeaketan eta beste bat Lan Arriskuen Prebentzioan. Euskalduna da (4. HE), eta ingelesa (Proficiency) eta alemana (maila ertaina) ezagutzen eta hitz egiten ditu.

Aberri Eguna 2017
Alderdi Eguna
Jarrai iezaguzu Telegramen