Prentsa Aretoa

Berriak

2017/04/11

Badator Kontuleku, familian euskaraz irakurtzen ikasteko egitasmoa

Uribe Kostako Mankomunikateak, eskuladeko udalekin elkarlanean antolatutako jarduera da eta eskualdeko herrietan apirilaren 24an abiaraziko da eta ekainaren 23ra arte egongo da martxan

rss Ezagutzera eman
Badator Kontuleku, familian euskaraz irakurtzen ikasteko egitasmoa

ARGAZKIA JAITSI

Kontuleku, 3-7 urte bitarteko ume eta gurasoei zuzendutako egitasmoa da, euskarazko irakurketa familiengana gerturatzeko helburua duena.

Familiarekin harremana indartzea, literatura lantzea, irakurleak sortzea eta sustatzea, liburutegiko erabiltzaile kopurua areagotzea, liburutegia kultura sustatzeko erakunde aktiboa dela ezagutaraztea eta gurasoak liburutegira eramatea dira besteak beste, egitasmo honen xedeetako batzuk. 

Astean behin, herriko liburutegian edo kultur etxean elkartuko dira eta gidari batek ipuin laburrak, istorio dibertigarriak eta magiaz beteriko kontakizunak irakurriko ditu. 8 ume egongo dira talde bakoitzeko eta ume bakoitzarekin guraso bat egon beharko da. Kontalari batek gidatuko du taldea. Guztira beraz, 8 umek, 8 gurasok eta kontalariak osatuko dute taldea. 

Kontalariak irakurriko ditu istorioak, ipuinak, kontakizunak...eta gurasoek eta umeek adi adi entzungo dute kontatutakoa. 

Hauexek hitzorduak:

• Astelehenetan Urdulizko kultur etxean, 3 eta 4 urtekoak 17:00etatik 18:00ak arte eta 5, 6 eta 7 urtekoak 18:00etatik 19:00ak arte 
• Asteartetan, KURTZION, 3 eta 4 urtekoak 17:00etatik 18:00ak arte eta 5, 6 eta 7 urtekoak 18:00etatik 19:00ak arte
• Asteazkenetan GOÑI PORTALen, 3 eta 4 urtekoak 17:30etatik 18:30ak arte eta 5, 6 eta 7 urtekoak 18:30etik 19:30ak arte
• Ostegunetan Armintzako kultur etxean, 3 eta 4 urtekoak 17:00etatik 18:00ak arte eta 5, 6 eta 7 urtekoak 18:00etatik 19:00ak arte
• Ostiralean BARRIKAKO LIBURUTEGIAN, 3 eta 4 urtekoak 17:30etatik 18:30ak arte eta 5, 6 eta 7 urtekoak 18:30etik 19:30ak arte

Aberri Eguna 2017
Alderdi Eguna
Jarrai iezaguzu Telegramen