Prentsa Aretoa

Berriak

2017/06/07

Ugao-Miraballes Zabaltzen, gobernu irekiaren app berria

Udalak plataforma handitzen jarraitzen du, erakundea herritarrengana hurbiltzeko helburuarekin, eta herritarrek udal informazio aipagarriena kontsultatzeko aukera izan dezaten

rss Ezagutzera eman
Ugao-Miraballes Zabaltzen, gobernu irekiaren app berria

ARGAZKIA JAITSI

Partaidetza eta gardentasunari buruzko azken berrikuntzak ikus daitezke zabaltzen.ugao-miraballes.net gobernu irekiaren Webgunean. Horrez gain, laster, alkateari, interesekoak diren edozein gairi buruzko galderak egiteko aukera ere egongo da, Ugao-Miraballes Zabaltzen-en bidez abian jarriko diren Topaketa Birtualen barruan.

Ugao-Miraballes Zabaltzen Webguneak gardentasunari buruzko atal bat ere badu, eta bertan, udala, dagoeneko hasia da udal kudeaketaren gaineko datu esanguratsuenak partekatzen: aurrekontuak, udalaren osaketa, osoko bilkuren deialdiak eta aktak, gobernu onaren kodea, arau subsidiarioei buruzko informazioa, eta abar luze bat. Informazio hau aldiro handitzen eta eguneratzen joango da, udal kudeaketa den bezala azaltzeko eta informazioa eskuratzea ahalik eta errazena izan dadin.

Ugao-Miraballes Zabaltzen mugikorrentzako aplikazioa

Ugao-Miraballes Zabaltzen-ek dagoeneko badauka mugikorrentzako aplikazio bat. Udalak herritarrentzako eskuragarri jarri duen aplikazio berri honetan azken udal albisteak irakurtzeko aukera izateaz gain (udal Webgunean dauden albiste berdinak), udalerrian data zehatz batzuetan aurreikusitako ekitaldien agenda ikusi, Kalezaindu tresna eskuratu, edota askotariko edukiei buruzko abisuak jaso daitezke (kirol zein kultur arlokoak, ikastaroak, jaietako egitaraua, larrialdiak, matxurak eta, baita ere, izen-emate epeak eta eskabideak). Hau guztiak berehala jaso daiteke mugikorretan, eta horretarako smartphonean aplikazioa ezarrita edukitzea besterik ez da behar.

Kalezaindu-ri esker, aplikazio honetako erabiltzaileek, udalerrian matxura edo kalteren bat antzemanez gero zuzenean eta modu erosoan jakinarazi ahal diote udalari. Aplikazioak duen geolokalizazioari esker, honek gertakariaren lekua kokatzen du eta gertatutakoaren azalpen labur bat edo, nahi izanez gero, argazki bat ere bidal daiteke. Ostean, udalak, gertakariaren garapena jakinaraziko dio, berau erabat konpondu arte. Informazio hau intzidentzia sortu duenak, edo interesa duen beste edozein herritarrek, ikus dezake mugikorraren aplikazioaren bidez edo zabaltzen.ugao-miraballes.net Webgunearen bidez. Aplikazio honek oraindik hilabete batzuetan abian jarraituko duen egungo UgaOn aplikazioa ordezkatuko du.

Aberri Eguna 2017
Alderdi Eguna
Jarrai iezaguzu Telegramen