Prentsa Aretoa

Berriak

2017/06/09

BBBk Bizkaiko hainbat batzokitan egindako pintadak salatu ditu

Bizkaiko Exekutibak “onartezin” eta “bide politiko eta demokratikoekin erabat bateraezin” jo ditu jarduerak, oraingo honetan Lezaman, Larrabetzun, Igorren eta Portugaleten egin direnak

rss Ezagutzera eman
BBBk Bizkaiko hainbat batzokitan egindako pintadak salatu ditu

ARGAZKIA JAITSI

Bizkai Buru Batzarrak azken orduetan Lezama, Larrabetzu, Igorre eta Portugaleteko batzokietan egin diren pintadak salatu ditu, zeinetan “PNV carcelero” edo “hiltzaileak” moduko esapideak irakurtzen diren. BBBk “onartezin” eta “bide politiko eta demokratikoekin erabat bateraezin“ jo ditu jarrera “anonimo eta koldar” hauek, azken egunotan jeltzaleen egoitzen kontra egin direnak eta Euskadin aro berrian aurrera egiten batere laguntzen ez dutenak.

Bizkaiko EAJk baieztatu duenez “denon arteko elkarbizitza eraikiko badugu, ezinbestekoa da halako jarrerak erabat baztertzea, bakea eta elkarbizitza behin betiko erdiesteko bidea eragotzi baino ez dutelako egiten”. Ildo beretik, “eraso ulertezin” honen egileei eskatu die “berehala halako jarduerak egiteari utz diezaiotela, konponbidea eskaini beharrean, euskal gizarteak amesten duen normaltasuna eragoztea besterik ez dutelako lortzen”.

Aberri Eguna 2017
Alderdi Eguna
Jarrai iezaguzu Telegramen