Prentsa Aretoa
Berriak
2023/06/16
EAJ-PNVk eta PSE-EEk akordioa adostu dute Bilboko Udalean gobernu sendo eta egonkorra eratzera begira
Talde biek ulertu dute akordio honek lagunduko duela hiriaren eraldatze prozesua aurrera eramaten jarraitzen, bere hiru alderditan: esparru sozialean, ekonomian eta hirigintzan, bai eta gero eta administrazio hurbilagoa, irekiagoa eta efizienteagoa izateko ere
2023-2027 EAJ-PNV Bilbo - PSE - Akordioa Bilboko Udala
HITZARMENA - 2023/06/16
EAJ-PNVk eta PSE-EEk akordio bat adostu dute 2023-2027 legealdian Bilboko udalaren egonkortasuna eta gobernagarritasuna bermatuko duena. Alderdi bietako herrialde exekutibetako buruek, Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarraren presidenteak eta Mikel Torres Bizkaiko PSE-EEren idazkari nagusiak eta Bilboko Udalean alderdi bietako ordezkari Juan Mari Aburtok eta Nora Abetek Bizkaiko herrialde historikoan hiriburuko erakunde gorenaren egonkortasun politikoa xede duen akordioa izenpetu dute.
Alderdi biek adostu dute akordioak Bilbori emango diola hiria eraldatzeko prozesuan aurrera egiteko behar den egonkortasuna, bere hiru alderditan: esparru sozialean, ekonomian eta hirigintzan, bai eta gero eta administrazio hurbilagoa, irekiagoa eta eraginkorragoa izateko esparruan ere.
Zentzu berean, gaur izenpetu den akordioak jasotzen du hiribilduaren egungo egoerari buruzko diagnosi partekatua, bai eta agintaldirako partekatzen diren lehentasun eta helburuak, ezarri diren helburuak lortzeko orduan lehentasun jotzen diren proiektuak eta alderdi bien artean adostu diren erantzukizunen banaketa ere.
Akordio horri esker, EAJ-PNVren ardurakoa izango dira Alkatetza eta Lehen eta hirugarren alkateordetzak, eta PSE-EEri bigarren alkateordetza. Koordinazio arloei dagokienez, udal sail ezberdinen ardura hartuko dutenak, jeltzaleen ardurapean egongo dira Alkatetza eta Kultura Politikak, Gizarte Politikak, Hiriaren Garapena eta Proiektu Estrategikoa, Segurtasuna eta Politika Ekonomikoak. PSE-EEk bere aldetik Mugikortasun eta Iraunkortasun Politiken koordinazioa, Hiriaren Birgaikuntza, Garapen Osasungarria, Etxebizitza eta Hezkuntza sailak hartuko ditu.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25