Prentsa Aretoa
Berriak
Europako Legebiltzarra
2025/07/16
EAJ-PNVk eta Europako Alderdi Demokratak Donald Trumpen xantaiari "berehalako" erantzuna ematea eskatu dute, defentsa komertziala baliatuz
Europako Alderdi Demokratako eurodiputatuek, Oihane Agirregoitia jeltzaleak barne, sendotasun osoz kritikatu dute AEBetako presidentearen larderia-estrategia, abuztuaren 1etik aurrera Europako produktu guztiei % 30eko muga-zerga ezartzeko egin duen mehatxua salatuz
Europako Legebiltzarra
2025/07/04
Agirregoitiak arrantza jasangarrirako akordio berriei buruzko galdeketa egin dio Europako Batzordeari
EAJ-PNVren eurodiputatua beldur da azterketa bat eskatzeko erabakiak arrantza-protokolo berrien bilaketa eta negoziazioa motelduko ote dituen
Europako Legebiltzarra
2025/06/26
Oihane Agirregoitia, Renew Europeko liderren goi-bileran: "Europa askea, autonomoa eta aniztasuna defendatzen duena behar dugu"
Eurodiputatu jeltzalea Bruselan izan da ostegun honetan, EAJ-PNVren izenean, familia liberal eta demokrataren hitzordu europarrean
Europako Legebiltzarra
2025/04/02
Oihane Agirregoitiak eskatu du altzairu eta metalaren sektorea presaz babestea eta Europako Batzordeak onartu egin du premiazkoa dela
Europako Batzordean egin den osoko bilkuran, eurodiputatu jeltzaleak euskal industria babesteko hiru eskari aurkeztu ditu: energiaren prezioak murriztea, deskarbonizazioaren alde eta industriei zuzendutako pizgarriak eta lehia desleialari aurre egiteko babesa
Europako Legebiltzarra
2025/02/28
Oihane Agirregoitia buru izan duen EAJ-PNVko ordezkaritza bat Ondarroan izan da alturako ontzidiaren kezkak ezagutzeko
Eurodiputatu jeltzaleak aurreikusita dauka “datozen asteotan' ‘berriz ere arrantza komisarioarekin batzartzea, eta gaur Ondarroako portuko lonjan izan da Estefanía Beltrán de Heredia eta María Dolores Etxano senatariekin eta Joseba Agirretxea diputatuarekin
Europako Legebiltzarra
2025/01/22
Senegalen itsasora atera ezinik jarraitzen duen euskal ontzidiaren egoera gertutik jarraitzeko konpromisoa hitzeman dio Arrantza komisarioak Agirregoitiari
EAJ-PNVko eurodiputatuak, Costas Kadis eta Renew Europeko arrantza-taldearekin batera, Ozeanoen aldeko Ituna, arrantza-politikaren berrikuspena eta hirugarren herrialdeekiko akordioak jorratu ditu
Europako Legebiltzarra
2025/01/17
Euskal arrantza sektorearekin bat eginik, haren kezka nagusiak Bruselan defendatzeko konpromisoa adierazi du EAJ-PNVk
Oihane Agirregoitia eurodiputatu jeltzalea gaur, ostiralarekin, Bermeon batzartu da arrantzaleekin, armadoreekin, kontserba-enpresetako ordezkariekin eta atunontzietako ordezkariekin, eta Senegalen amarratuta jarraitzen duten ontzien egoeraren berri eman die
Europako Legebiltzarra
2024/12/06
Ortuzar: “Zailtasunak zailtasun, Europa federalagoa eta demokratikoagoa eraikitzeko aukerak daude, osatzen dugun kultura, hizkuntza eta identitateekin bat egiten dakiena”
EBBren presidenteak eta Oihane Agirregoitia EAJ-PNVko europarlamentariak Europako Alderdi Demokratak bere 20. urteurrena ospatzeko gaur Bruselan antolatu duen ekitaldi politikoan parte hartu dute
Europako Legebiltzarra
2024/10/16
Oihane Agirregoitiak Korridore Atlantikoa amaitzeko inbertsioak berma ditzala eskatu dio Europako Garraio komisariogaiari
Eurodiputatu jeltzalea Apostolos Tzitzikostasekin batzartu gaur, asteazkenarekin, eta automobilaren sektorerako industria-plan bat eta Europako portuen lehiakortasuna bultzatzeko estrategia bat lehenbailehen aurkezteko eskatu dio
Europako Legebiltzarra
2024/10/03
Oihane Agirregoitia izango da Europako Parlamentuak Mercosurrerako izango duen Ordezkaritzaren bigarren presidenteordea
Oihane Agirregoitia EAJ-PNVko eurodiputatua Mercosurren Ordezkaritzako bigarren presidenteorde izendatu dute gaur, ostegunarekin, Argentina, Brasil, Paraguai eta Uruguairekin eurodiputatuen harremanak sustatzeko ardura duen ordezkaritzan
Europako Legebiltzarra
2024/10/01
2025ean Bizkaiko Golkoan arrantza itxiko dela Europako Parlamentuari aldez aurretik jakinarazi ez izana txarretsi dio Oihane Agirregoitiak Europako Batzordeari
Debekualdiak Ondarroako hainbat itsasontziri eragingo die eta 2025eko urtarrilaren 22tik otsailaren 20ra bitartean aplikatuko da, izurdeak eta bestelako zetazeo txikiak harrapatzea saihetsi nahi izatearen argudiopean
Europako Legebiltzarra
2024/07/16
Europako Parlamentuko eserlekuaz jabetu da Oihane Agirregoitia
Estrasburgon, legegintzaldi berriari hasiera emateko eratze bilkuran, Agirregoitiak Roberta Metsolari eman dio Europako Parlamentuko presidentetzarako babesa, Maltako hautagaiak eurodiputatu jeltzalearen aurrean Europako erakundeetan euskararen ofizialtasunaren alde urratsak ematen jarraituko duela hitzeman ondoren


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












