Prentsa Aretoa

Berriak

2025/02/28

Oihane Agirregoitia buru izan duen EAJ-PNVko ordezkaritza bat Ondarroan izan da alturako ontzidiaren kezkak ezagutzeko

Eurodiputatu jeltzaleak aurreikusita dauka “datozen asteotan' ‘berriz ere arrantza komisarioarekin batzartzea, eta gaur Ondarroako portuko lonjan izan da Estefanía Beltrán de Heredia eta María Dolores Etxano senatariekin eta Joseba Agirretxea diputatuarekin

rss Ezagutzera eman
Oihane Agirregoitia buru izan duen EAJ-PNVko ordezkaritza bat Ondarroan izan da alturako ontzidiaren kezkak ezagutzeko

ARGAZKIA JAITSI

EAJ-PNVren ordezkaritza batek, Oihane Agirregotia eurodiputatua, Estefanía Beltrán de Heredia eta Maria Dolores Etxano senatariak eta Joseba Agirretxea diputatua buru zirela, gaur, ostiralarekin,Ondarroako portuan batzartu da  Ondarroako Alturako Arrantza Ekoizleen Elkarteko (OPPAO) ordezkariekin, Mikel Ortiz gerentearekin eta arrantzaleen kofradiarekin, herriko alturako eta baxurako ontzidiaren egoera bertatik bertara ezagutzeko.

"Sektorea arduratuta dago, eta bere ikuspuntutik ez omen dira zaintzen ari  ingurumena, gizartea eta ekonomia diren hiru zutabe nagusiak; eta ulertzen dute ingurumena babestea beharrezkoa den bezala, sektoreko langileen babesa ere zaindu behar dela", azaldu du Agirregoitiak, "konfiantzazko harremana" sortzea helburu izan duen bilera amaitutakoan. Bilera horretan, sektoreak deskarbonizazio-prozesuan eta Europako funtsen kanalizazioan behar dituen laguntzak eta inbertsioak izan dituzte hizpide.

Bileran, Leandro Azkue Arrantzako eta Itsasertzaren Garapeneko sailburuordea, Ixone Soroa Eusko Jaurlaritzako Arrantza eta Akuikulturako zuzendaria eta Koldo Goitia Itsasertzaren Garapeneko, Portuen eta Itsas Gaietako zuzendaria ere izan dira. Bertan, lehorreratzeko betebeharrari buruzko arrantza-politika bateratuaren artikulua erreformatzeko dauden aukerez hitz egin dute, besteak beste, jurela eta berdela ezabatzeko, arrantza Europar Batasunak lantzen duen nekazaritza eta elikaduraren ikuspegi berrian sartzeko, bai eta burokrazia murrizteko eta arauak sinplifikatu beharraz ere.

Bilera berria Kadisekin

Urtarrilaren azken egunetan Bermeon baxurako ontziekin, atunontziekin eta kontserba-enpresekin egin zuen bezala, Agirregoitiak konpromisoa hartu du bere kezka guztiak Bruselara eramateko eta Kosta Kadis Arrantza eta Ozeanoetako komisarioaren aurrean bitartekaritza- eta zubi-lana egiteko. Gaur, ostiralarekin, eurodiputatu jeltzaleari konfirmatu dio prest dagoela "datozen asteotan" bilera bat egiteko eta euskal arrantza-sektoreak dituen erronkei heltzeko. "Oso garrantzitsua da gure arrantzaleengandik eta balio-kate oso bat egiten duen sektoretik hurbil egotea, gure lehentasunak eta kezkak parlamentu guztietara  eramateko, eta, nire kasuan, Bruselara", esan du.

Euskal eurodiputatua Kadisekin batzartu zen urtarrilaren amaieran, Renew Europe Europako Parlamentuan EAJ-PNV alderdia integratzen duen taldearen lan-bilera batean. Orduan, Kadisek iragarri zuen Europako Batzordeak gizarte-, ingurumen- eta ekonomia-inpaktua ebaluatu duela, eta, horien arabera, arrantza-politika bateratuaren balizko berrikuspenari buruzko erabakia hartuko dutela.

Deskarga-bolumenari dagokionez eta Ondarroako portua Euskadiko garrantzitsuenetakoa dela aintzat hartuz, bertan ireki da elkarrizketa sektoreko eragileekin. Bertan zirela aprobetxatuz, EAJ-PNVko ordezkariek arrain-lonja eta arrantzale eta merkaturatzaileei zerbitzua ematen dien enkante-areto berritua ere bisitatu dituzte.

Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!