Prentsa Aretoa
Berriak
2025/06/25
Udazkenetik aurrera euskal industriari sare elektrikorako sarbidea errazteko mekanismoak aplikatzea adostu du Euskal Taldeak Espainiako gobernuarekin
Idoia Sagastizabal diputatu jeltzaleak ospatu du Ministroen Kontseiluak Errege Lege Dekretu bat onartu izana, zeinetan euskal industriari mesede egingo dioten hainbat neurri sartu baitira. Izan ere Euskal Taldeak urteak daramatza horiek aldarrikatzen, eta proiektu berrietarako energia eskuratzeak duen garrantzia nabarmendu du: "Enpresak ezin badira sarera entxufatu, gainerako guztia bigarren mailakoa izango da"
"Onartu diren neurriak beharrezkoak dira, baina enpresak ezin badira sare elektrikora konektatu, hori dena ez litzateke nahikoa izango, horregatik da hain garrantzitsua Espainiako Gobernuak energia eskuratzeko mekanismo horiek ezartzeko konpromisoa hartu izana". Hala baloratu du Idoia Sagastizabal diputatu jeltzaleak Sara Aagesen Trantsizio Ekologikoaren eta Erronka Demografikoaren ministroak gaur bertan, asteartearekin, aurkeztutako neurri sorta.
Euskal Taldeak txalotu egin du Espainiako Gobernuak sektore elektrikoaren ikuskapena eta erresilientzia indartzeko Errege Lege Dekretuan sartu izana, gaur Ministroen Kontseiluan onartu dena. Ekimen horiek euskal industria hobetzen lagunduko dute, eta EAJ-PNVk bi legegintzaldi daramatza ekimen horiek aldarrikatzen, baina beste neurri gehigarri batzuk negoziatzen jarraituko du.
"Sektore honek berotegi efektuko gasen emisioak murrizteko eta hazten jarraitzeko elektrifikazioaren alde egiten duen hautuak zailtasun handiak ditu sare elektrikoen potentzia elektriko gehigarria lortzeko orduan. Dauden muga tekniko eta arautzaileen ondorioz, megawatt askeak egon badaude, erabili gabe, horiek behar dituzten proiektuak egon dauden arren, gaur egun gertatzen den bezala. Orain arte energia hori alferrik galtzen zen. Neurri honekin egoera horri buelta eman ahal izatea espero dugu", azaldu du diputatu jeltzaleak, eta gaineratu du ekimena lau hilabete barru aplikatuko dela, hau da, udazkenean.
Era berean, Espainiako Gobernuak konpromisoa hartu du urtebeteko epean eta beste errege-dekretu baten bidez arautzeko kontsumitzaile bat dagoen azpiestazioetan dagoen potentzia maximizatu ahal izango dela beste proiektu batzuk ere konektatu ahal izateko, eta hori orain arte ezin zen egin. Horrela, puntu horietan erabiltzen ez den energia ere aprobetxatuko da.
Estatuko gobernuak era berean onartu du Euskal Taldeak eskatu bezala gaur onartu den testuan plangintzaren malgutasuna sartzea. Azken horri esker, proiektu berriak gutxienez bi urtean behin sartu ahal izango dira sarean, eta ez bost urtean behin, orain arte ezarrita zegoen bezala. "Neurri horri esker, gaur egun aztertzen ari diren euskal industriaren proiektuak azpiegituren plangintzan txertatzeko aukera izango dute", zehaztu du diputatu jeltzaleak.
Nabarmenak...
GALDAKAO
2025/10/26
Senatua
2025/10/07
Eusko Jaurlaritza
2025/10/07
Bizkaia BBNN
2025/10/02
Eusko Legebiltzarra
2025/10/02
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Europako Legebiltzarra
2024/05/22
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
EBB
2024/09/29
Europako Legebiltzarra
2024/05/22


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS















