Prentsa Aretoa
Berriak
2025/07/04
Eskari bidezko zerbitzuaren lehen fasea abian jarrita, Urdaibaiko garraio publikoa hobetu izana aldarrikatu du EAJ-PNVk
Alderdi jeltzaleak positibotzat jo du eredu berri honen fase pilotua; izan ere, dagoeneko maiztasunak bikoiztu, ordutegiak zabaldu eta 13 udalerrik Gernika-Lumorekin eta gainerako lurraldearekin duten konektibitatea hobetu da
Busturialdeko EAJ-PNVk, “oso positibotzat” jo du Urdaibain Eskari bidezko Garrio Sistema berriaren proba pilotua abian jartzea, ezarri zenetik bi aste bete direnean. Gaur egun, Elantxobe, Ibarrangelu, Ea, Gautegiz-Arteaga, Ereño, Kortezubi, Nabarniz, Arratzu, Ajangiz, Mendata, Sukarrieta, Errigoiti eta Morga udalerriei ematen die zerbitzua sistema honek, eta Bizkaibusen zerbitzuan hobekuntza nabariak erakusten ditu, hala nola maiztasunak handitzea eta zenbait udalerritan geralekuak ugaritzea. Era berean, EAJ-PNVko alkateek hainbat kanalen bidez zerbitzua abian jarri dela jakinarazi diete beren udalerrietako bizilagunei, konektagarritasuna eta bizi kalitatea hobetuko dituen tresna berri hori erabiltzera animatuz.
Eskualde horretan garraio publikoa hobetzea, Bizkaian mugitzeko zailtasun handienak dituenetako bat delarik, EAJ-PNVren aldarrikapen historikoa eta herritarrekin hartutako konpromisoa izan da. Ildo horretan, 2023an, alderdi jeltzaleak Bizkaiko Foru Aldundiari eskatu zion, garraio-zerbitzu zabalagoa, efizienteagoa eta Urdaibaiko 13 udalerri horietako herritarren beharretara egokitua eskaintzea ahalbidetuko zuten konponbideak bilatzea.
Udalen eta Bizkaiko Foru Aldundiaren arteko elkarlanari esker, eskari bidezko garraio-sistema aitzindari bat garatu da, eta 2026rako ezartzea aurreikusi da. Lehenengo fase honetan, mikrobus flota batek hainbat udalerritako erabiltzaileak biltzen ditu eta Gernika-Lumora eramaten ditu, eskualdeko herri nagusira, non Bizkaibuseko eta Euskotreneko linea erregularrekin konekta dezaketen Bilborako eta lurraldeko beste herri batzuetarako.
Ezarritako hobekuntzez gain, hala nola zerbitzuaren ordutegia zabaltzea (5:45etik 23:00etara) eta maiztasunak handitzea, hasierako fase horrek aukera emango dio Aldundiari eskariari buruzko benetako datuak biltzeko. Informazio hori funtsezkoa izango da zerbitzua herritarren behar zehatzetara egokitzeko.
Proiektuaren bigarren fasea guztiz eskatua izango da. Bertan, mikrobusek ez dute ordutegi edo ibilbide finkorik jarraituko. Erabiltzaileek aplikazio mugikor baten bidez edo telefono bidez eskatu ahal izango dute zerbitzua, jatorria, helmuga eta zer ordutan jaso nahi duten adierazita. Horrela, mugikortasun eraginkorragoa, inklusiboagoa eta geografikoki sakabanatuta dagoen Urdaibaiko errealitatera egokitua bermatzen da, garraio-irtenbide malguak eta iraunkorrak behar baititu.
Nabarmenak...
GALDAKAO
2025/10/26
Senatua
2025/10/07
Eusko Jaurlaritza
2025/10/07
Bizkaia BBNN
2025/10/02
Eusko Legebiltzarra
2025/10/02
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Europako Legebiltzarra
2024/05/22
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
EBB
2024/09/29
Europako Legebiltzarra
2024/05/22


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS















