Prentsa Aretoa

Berriak

2025/08/01

EAJ-PNVk bere lidergoa sendotu du Bilbon, herritarren baloraziorik onenarekin

Agintaldiaren erdialdeko azterketa soziologikoak agerian uzten du alderdi jeltzaleak erreferentziazko indar politiko izaten jarraitzen duela Udalean, bai herritarren iritziz, bai boto-asmoari dagokionez

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVk bere lidergoa sendotu du Bilbon, herritarren baloraziorik onenarekin

ARGAZKIA JAITSI

Agintaldiaren erdialdearekin bat etorriz, Bilboko Udalak azterlan soziologiko bat argitaratu du, herritarren ezagutza-maila eta udal-errealitatearen hainbat alderdiri buruzko pertzepzioa aztertzeko, bai eta udalbatza osatzen duten indar politikoei buruzko iritzia eta boto-estimazioa ere. Txostenaren emaitzen arabera, EAJ-PNV da Udalean duen zereginari dagokionez balorazio onena jaso duen alderdia, 10etik 5,98ko puntuazioarekin, gainerako alderdiak gaindituta. Emaitza horrek agerian uzten du alderdi jeltzalea buru duen gobernu-ereduak gizartean duen babesa, egonkortasunerako, garapenerako eta kudeaketa onerako bokazioa baitu ezaugarri. EAJ-PNVk Bilbon berretsi egiten du pertsonen ongizatean, gizarte-kohesioan eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko hiri inklusibo, dinamiko eta prestatuaren proiekzioan oinarritutako politika publikoak bultzatzen jarraitzeko borondatea.

Lidergoari dagokionez, Juan Mari Aburto, egungo Bilboko alkatea, hiriko buruzagi ezagunena da, %97,1eko ezagutzarekin eta 5,77 puntuko balorazioarekin. Haren figura bilbotar gehienek aitortzen eta errespetatzen dute, eta horrek indartu egiten du EAJ-PNVren konpromisoa, hurbilekoa, eraginkorra eta ongizate kolektiboan oinarritua dagoena.

Balizko udal hauteskundeei begira boto estimazioari dagokionez, EAJ-PNVk berriro ere 12 ordezkari lortuko lituzke, botoen %37,4rekin, egungo ordezkaritza sendotuz eta Bilboko hiriburuan buru den proiektu politikoaren gehiengoaren babesa berretsiz.

Azterlanaren arabera, halaber, gogobetetze-maila handia dago Bilbo bizitzeko leku gisa hartuta (10etik 7,83), eta herritarren %72,1ek uste du hiriaren bilakaera positiboa izaten ari dela. Laburbilduz, azterlanean parte hartu duten pertsonek positiboki baloratzen dituzte Bilboko zerbitzuak eta bizi-kalitatea, bai eta gaur egun egiten ari diren hiri-jarduerak eta -proiektuak ere. Esan daiteke bibotarrek uste dutela Bilbon erraz mugitzen dela oinez; ondo komunikatuta dagoela garraio publikoaren bidez; aisialdirako, kulturarako eta kirolerako aukerak dauzkala; solidarioa dela, garbia, gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna sustatzen duela, eta enplegua eta aberastasuna sortzen dituela. Honetaz gain, uste du segurtasuna, etxebizitza eta aparkalekuak direla datozen bi urteetako erronkak.

Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!