Prentsa Aretoa

Berriak

2023/09/27

Uztailean garraioari deskonturik aplikatu ez izanak Metro Bilbaoko erabiltzaileei eragindako kaltea “ahalik eta lasterren konpontzearen” alde agertu da EAJ

Unai Lerma ahalduna asebete agertu da Bizkaiko Ganberak aho bateko akordioa lortu duelako talde jeltzaleak sustatutako transakzio-zuzenketa baten inguruan

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Bizkaiko Batzar Nagusiek aho batez hartu dute akordioa eta, horren bidez, Bizkaiko Foru Aldundiari eskatuko zaio Bizkaiko Garraio Partzuergoari (CTB) eska diezaiola ahalik eta lasterren azter eta aplika ditzala neurririk egokienak, uztailaren 1etik 13ra bitartean Metro Bilbaon % 50eko deskonturik ez izateak eragindako kaltea ahalik eta pertsona gehienei konpentsatzeko.

Ildo beretik, EAJ-PNVk, PSEk eta EH Bilduk zuzenketa transakzionala aurkeztu diote Arauz besteko Proiektuari, zeinak gainerako ordezkari politikoen baiezko botoa lortu baitu.

Unai Lerma Mentxaka ahaldun jeltzaleak azaldu duenez, CTBren asmoa ez zen izan “inolaz ere” Metro Bilbaoko erabiltzaileei uztaileko lehen egunetan garraio-hobariak kentzea, baina aitortu du erakundeak “akats bat” egin zuela “denborak kudeatzean”. Lermak ziurtatu duenez, Euzko Abertzaleak taldeak, EH Bilduk aurkeztu duen Legez Besteko Proposamenaren helburuarekin bat eginez, uste du “kudeatzaileari jarduteko aukera eman behar zaiola, konpentsazioa egiteko moduak konplexutasun handia izan baitezake”. Nolanahi ere, Bizkaiko garraio-erakundeari “ahalik eta lasterren neurri egokienak” hartzeko eskatu dio, aldi hartan kaltetutako herritarrei erantzun bat eman ahal izateko.