Prentsa Aretoa
Berriak
2024/03/14
Aitor Estebanek aditzera eman duenez, Kataluniako Kanpainan ez bezala, Euskadikoan “Madrilek ez du eraginik izango” eta Pradalesek “konponbideak” proposatuko ditu “gure hiritargoaren bizi kalitatea hobetzeko”
Euskal Taldearen bozeramaileak ziurtatu du berak ulertu egiten duela Espainiako gobernuak 2024ko aurrekontuak luzatzeko hartu duen erabakia, Katalunian hauteskundeak aurreratuko direla ikusita “kontuen negoziaketan kataluniar dinamika konplikatu egingo zelako”
“Euskadiko Kanpaina eta Kataluniakoa guztiz ezberdinak dira, azken honetan Madrilek eragina izango duelako. Dinamika ezberdina daukagu eta EAJ-PNVren aldetik lan egingo dugu gure Lehendakarigaiak, Imanol Pradalesek, konponbideak proposa ditzan Euskadi aintzat hartuta, gure hiritargoaren bizi kalitatea hobetzeko. Euskadiri begira eginiko Kanpaina izango da”. Hala erantzun du Aitor Esteban Euskal Taldearen bozeramaileak Kataluniako hauteskundeak aurreratu egingo direla jakitean.
Espainiako exekutiboak Estatuko Aurrekontu Orokorrak 2024an luzatuko dituela hartu duen erabakiari dagokionez, Euskal Taldearen bozeramaileak azaldu du erabakia ulertzen duela, Gobernuarentzat ezinbestekoa baitzen “Aurrekontua Parlamentuko taldeekin ixtea, Ministroen Kontseiluan onartu eta Gorteetara ekarri baino lehen,eta elkarren artean lehian dauden talde biekin negoziatu aurretik, Madrilen gertatzen ari denaren antzekoa gertatzen ari baita Katalunian. Horrek gauzak zailago egingo zituen”. Halaber, Estebanek aurreratu du Sánchezen Gobernuak 2025ko Aurrekontuak ateratzea lortzen badu “legegintzaldiko hiru urteak ziurtatuta” izango dituela.
Azkenik, Euskal Taldea Exekutibo zentralarekin 2024rako Aurrekontuetarako egiten ari zen negoziaketez galdetu diotenean, Estebanek esan du “zati bat falta zela” akordioa lortzeko eta “Gobernuak ziurtatzen badit dagoeneko adostutako akordioak aurrera eramango direla, hurrengo negoziaketan ere jarraituko dute indarrean”.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25