Prentsa Aretoa
Berriak
2024/03/20
Sekretu Ofizialen Legea erreformatzeko eta Zabalza eta Aldana kasuen artxiboak irekitzeko eskatu dio Aitor Estebanek Espainiako Gobernuari
Euskal Taldeko bozeramaileak kritikatu du Espainiako Gobernuak "segurtasun nazionalaren muga" erabiltzen duela orain dela 38 eta 44 urteko kasuei buruzko dokumentuen desklasifikazioa errefusatzeko
Euskal Taldeko bozeramaile Aitor Estebanek Espainiako Gobernuari eskatu dio 1968ko Sekretu Ofizialen Legea erreformatzeko eta duela 38 eta 44 urteko Zabalza eta Aldana auzien gainean egun dagoen beloa altxatzeko. Mikel Zabalza Garate gazte nafarra Bidasoa ibaian hilda aurkitu zuten 1985ean, atxilotu eta Guardia Zibilak Intxaurrondoko kuartelera eraman eta egun batzuetara, eta Alonsotegiko Aldana tabernaren kontrako atentatu bat egin zen, "agi denez, elementu parapolizialek eraginda". Atentatuan lau pertsona hil ziren eta 10 zauritu.
Estebanek Felix Bolaños Presidentetza, Justizia eta Gorteekiko Harremanetarako ministroari egin dio galdera, Espainiako Gobernuak dokumentu horiek ez desklasifikatzeko "segurtasun nazionalaren muga" aipatzen zuen galderari erantzun ostean. Justifikazio horren aurrean, bozeramaile jeltzaleak hainbat galdera egin dizkio Bolañosi, kasu horien artxiboak sekretutzat jotzeko arrazoiak ulertu ahal izateko: "Duela 40 urteko poliziaren estrategiak argitu ahal direlako? Hirugarren herrialde baten sekretua argitara atera ahal delako zeina ezagutu behar ez den? Segurtasun nazionalari eragiten diolako agian Gómez Nietok Peroteri heriotza torturen ondorio zela aitortzen zion audioak egiazkoak direla onartzea? Zer izango litzateke aitortzea Espejo, zaintzaren ardura zuena, mailaz igo dutela? Egitate onartezinak ezkutatu nahi direlako? Zerk eragiten dio segurtasun nazionalari, herrialdearen segurtasunari? Ez al da izango Gobernua polizia batek ikaratuta daukala?".
"Egin ezazue Sekretu Ofizialen Legearen erreforma", esan dio azkenean Estebanek Bolañosi, Euskal Taldeak gai horretan egindako lege-proposamena Kongresuak joan den hilean aintzat hartu zuela gogorarazi ondoren.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25