Prentsa Aretoa

Berriak

2024/06/24

Bizkai Buru Batzarrak eta Ugao-Miraballesko EAJ-PNVk zinegotzi baten etxebizitzaren kontra egin diren eraso “onartezinak” salatu dituzte

Igande goizaldean, bigarren aldiz, arrautzak jaurtiki zituzten herriko zinegotzi jeltzale baten etxeko fatxadaren eta leihoen kontra

rss Ezagutzera eman
Bizkai Buru Batzarrak eta Ugao-Miraballesko EAJ-PNVk zinegotzi baten etxebizitzaren kontra egin diren eraso “onartezinak” salatu dituzte

ARGAZKIA JAITSI

Bizkai Buru Batzarrak eta Ugao-Miraballesko EAJ-PNVk igande goizaldean zinegotzi jeltzale baten etxebizitzaren kontra egin zen eraso “onartezina” salatu dute. Gizalegerik gabeko batek arrautzak jaurtiki zituen zinegotziaren etxeko fatxadaren eta leihoen kontra. Bigarren aldia da ordezkari publiko honek halako erasoren bat jasotzen duela, guztiz “onartezin eta deitoragarria”, (2022an antzeko erasoa egin zioten). “Egintza bandalikoak eta indarrezko jokaerak ezin dira sekula erantzun onargarri edo justifikagarri izan; EAJ-PNVk 129 urte daramatza politikagintzan eta errespetuan, elkarbizitzan eta elkarrizketan oinarritutako gizarte bat eraikitzeko lanean, eta inori ere ez diogu beldurrarazterik onartuko, ezta EAJ-PNV osatzen dugun emakume eta gizonon jardun politikoa baldintzatzerik ere”, esan dute lurralde exekutibako ordezkariek. Zinegotziak Udaltzaingoan salatuko du azken eraso hau, izapideak hasi beharko baitira gertakariak argitzera begira.

Edozein pertsonaren jabetzaren kontra eginiko erasoa guztiz onartezina da eta bake soziala eta elkarri zor diogun errespetua kaltetzen ditu, EAJ-PNVrentzat funtsezko kontzeptuak direlarik. Halako jokaerek biktima zuzenean kaltetzeaz gain, konfiantza eta errespetua kaltetzen dituzte, gure gizartearen funtsezko elementuak. BBBk eta Ugao-Miraballesko EAJ-PNVk beren elkartasuna adierazi nahi diete zinegotziari, familiari eta komunitate horretan bizi diren herritarrei eta beste behin berretsi nahi dute balore demokratikoen eta pertsona guztien integritatearen defentsarekiko konpromisoa. Elkar errespetatuz eta elkarren artean bakean biziz baino ez dugu lortuko gizarte bidezkoagoa eraikitzea.