Prentsa Aretoa
Berriak
2024/07/15
Izaskun Bilbao Barandicak lankidetza eskertu dio euskal gizarteari eta arrakasta opatu dio Oihane Agirregoitiari
Eurodiputatu jeltzaleak gaur Estrasburgon amaierako puntua jarri dio Europako Parlamentuan Euskadiren defentsan eta haren alde egin duen ibilbideari. Aldi honetan zehar egin duen lan intentsuagatik nabarmentzeaz gain, Parlamentu osoaren errespetua irabazi du.
Izaskun Bilbao Barandicak, azken hamabost urteotan EAJ-PNVko eurodiputatu izan denak, gaur eman dio amaiera bere ibilbide politikoaren azken etapa honi, eta esker ona adieraziz egin nahi izan du, euskal gizartearengandik jaso dituen hurbiltasuna eta konfiantza eskertuz eta eserleku jeltzalean lekukoa hartzeko prest dagoen Oihane Agirregoitiari onena opatuz. Politikari bermeotarrak Estrasburgon egin du azken 15 urte hauetako lanaren balantze positiboa, “sustatzaileen eskutik, herritarrekin, gizarte antolatuarekin eta ekoizpen-sektoreekin batera landutako ehunka ekimen, ideia eta proposamen Europako lege bihurtzea lortu dugu, konfiantzan oinarritutako elkarlan emankorrari esker eta legegintzaldia eurodiputatu aktiboenen artean amaitzeko aukera eman didan lankidetzari esker”. “Harro egoteko moduko gauza izan da Europan Euskadi prestigiatzen lagundu ahal izatea, hainbat alorretan ‘gorenekoen’ artean gaudela eta ikasten eta aurrera egiten jarraitzeko prest gaudela ikusi ahal izatea, posizio horretan jarrai dezagun”, gaineratu du Bilbao Barandicak.
Ordezkari jeltzaleak gaur amaitu du agintaldia Roberta Metsola Eurobanberako presidentearen aintzatespena jasoz. Bilbao Barandicak keinua eskertu du eta arrakasta opatu dio karguan lekukoa hartuko duen Oihane Agirregoitiari “pertsona langilea da, prestakuntza bikaina duena, bai eta espiritu irekia, eskarmentua nazioartean eta komunikatzeko molde berriei buruzko ezagutza ere, horrek emango dio aukera hiritargoa europar erakundeekin konektatzen jarraitzeko”.
Datozen urteei begira, Bilbao Barandicak nabarmendu nahi izan du ezinbesteko lana izango dela Europako Batasunean polarizazioa, muturreko jarrerak eta desinformazioa borrokatzen jarraitzea “porrot egin duten ideia zaharkitu eta baztertzaileak gaurko Europak giza eskubideen alorrean, askatasun eta justizia sozialaren aitzindari izaten jarrai dezan gaur egun ditugun arazo konplexuetarako konponbidetzat agertzeko arriskua ekar lezaketelako”. Ordezkari jeltzaleak aliantza bat aldarrikatu du “ingurumen, gizarte eta ekonomia aldetik iraunkorra den proiektu aurrerakoi honetan sinesten dugunon artean. Batzuek aipatzen dituzten harresiek, intolerantziak eta xenofobiak, Europar Batasunaren oinarri den aniztasunean batasuna ukatzeaz gain, pobreziara baino ez gaituzte eramango eta mehatxu dira gure gizarte-ereduaren iraunkortasunerako”, ohartarazi du. Bilbao Barandicak bereziki eskertu die bere hurbileko lankideei eta CEUS koalizioa osatzen duten alderdiei urte hauetan zehar egindako ekarpenak eta, azkenik, muturreko aukeren gorakada dakarren desinformazioa borrokatzeko deia egin du eta Europar Batasunaren, bere erakundeen eta ordezkarien balioa aldarrikatu du . “Lan instituzionalari buruz ematen den informazioa politikako gauzen ingurukoa da, lan honen %5ari buruzkoa, gauzen politikari buruzkoa izan beharrean, zeina gure jardueraren %95 baita. Negoziaketaren eta elkarrizketaren bidez pertsonen beharrei erantzuteko programak, aurrekontuak eta zerbitzuak produzitzen ditugu. Hala lortu ziren COVIDaren kontrako txertoak, Berreskuratze Plana edo pandemiaren ondorioei aurre egiteko babes soziala”, gogoratu du.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25