Prentsa Aretoa
Berriak
2024/09/18
EAJ-PNVk berretsi du herritar guztien segurtasuna egunero bermatzea lehentasuna dela
Jon Andoni Atxutxak, Segurtasun Batzordeko bozeramaile jeltzaleak, Ertzaintzako agente eta udaltzainei babesa erakutsi die eta haien lana goraipatu du
Jon Andoni Atutxak, Segurtasun Batzordeko EAJ-PNVko bozeramaileak, herritar guztien segurtasuna egunero bermatzea alderdi jeltzalearen lehentasuna izaten jarraitzen duela berretsi du gaur. “Segurtasun arloa oso, oso konplexua da bai, baina, era berean, oso garrantzitsua edozein gizarterentzat eta lehentasun bat guretzako, ongizatea, egonkortasuna eta garapena bermatzeko ezinbestekoa delako”, esan du. Atutxak Ertzaintzako agenteen eta udaltzainen lana goraipatu du bere agerraldian eta bere alderdia gizartearen aldaketa etengabeak proposatzen dituen segurtasun erronka berriei aurre egin eta batera lan egiteko prest dagoela adierazi du.
Segurtasuna herritarrei bermatu behar zaien ezinbesteko zerbitzu publikoa dela gogoratu du Atutxak, “hemen bizi garen guztiok gure egunerokotasuna normaltasunez garatzeko eskubidea dugulako”. Horren harira, Bingen Zupiriak, Segurtasun sailburuak, azaldutako legegintzaldiko ildo nagusiekin bat etorri da bozeramaile jeltzalea. “Zurekin bat nator Euskadi herri segurua dela aipatzen duzunean, baina munduko edozein gizarte modernotan bezala, delituak egunero gertatzen dira”, adierazi du.
Ertzaintzako agenteek eta udaltzainek herritarrak egunero kaleetan babesteko egiten duten lana goraipatu du Atutxak eta, era berean, agente horien etengabeko formakuntzan Arkautek betetzen duen ezinbesteko funtzioa ere azpimarratu du. “Errealitate aldakor eta konplexu baten aurrean gaude, eta prestakuntza egokia ezinbestekoa da egoera berriari aurre egin eta, horrela, gure gizartearekin modu egokian aurrera egin ahal izateko”, esan du.
Era berean, EAJ-PNVk “oso positibotzat” jo ditu etxeko indarkeriaren eta genero-indarkeriaren aurkako baliabideak hobetzeko Segurtasun Sailak dagoeneko hartutako edo proposatutako neurriak, “bai EBA eta VIOGEN sistemen arteko lotura, bai Udaltzaingoekiko Koordinazio Protokoloa, bai eta indarkeria matxistaren aurrean Babes Osoko Babes Integraleko Plan Estrategikoa abian jartzeko konpromisoa ere”, bukatu du.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25