Prentsa Aretoa
Berriak
2024/09/19
EAJ-PNVk eutsiko dio eskola publikoa erreferente eta euskara ardatz izango duen hezkuntza eredu propio, inklusibo eta ekitatiboaren aldeko apustuari
Aritz Abaroak, Hezkuntza Batzordeko bozeramaile jeltzaleak, Hezkuntza Lege berria nabarmendu du eskola-arrakasta bermatzeko tresna gisa
Aritz Abaroak, Hezkuntza Batzordeko EAJ-PNVko bozeramaileak, argi utzi du gaur Alderdiarentzat hezkuntza dela egungo eta etorkizuneko Euskadi eraikitzeko giltzarri nagusietako bat, izan ere, azaldu duenez, hezkuntzaz eta bere politikez hitz egitea “garapen sozialaz hitz egitea da, baina garapen ekonomikoaz eta eraikuntza nazionalaz hitz egitea ere bada”. Zentzu horretan, Abaroak azpimarratu du EAJ-PNVk “hezkuntza eredu propio baten aldeko” apustua egiten jarraituko duela.
Bozeramaile jeltzalearentzat, ordea, hezkuntza eredu propioaren aldeko apustuak balore eta printzipio zenbait beregain hartzea eskatzen du ezinbestean. “Kohesio-soziala, berdintasuna, inklusioa, elkarlana eta egoera zein erronka berrietara egokitzeko gaitasuna nahitaezko osagaiak izan behar dira eredu-propio horren baitan, horrela soilik lortuko baitugu, hezkuntza-eskubidea bermatuz, inor atzean utziko ez duen guztiona eta guztiontzat eraikia den hezkuntza sistema garatzen jarraitzea”, aldarrikatu du.
Etorkizuneko hezkuntza-eredua xede, Abaroak goraipatu ditu talde parlamentarioen eta hezkuntza-komunitateko eragileen arteko konpromisoari eta lankidetzari esker 2022an arloan lortutako akordioa eta Hezkuntza Lege berria, hezkuntza propioaren alde egindako apostua aurretik urratutako bideari jarraituz egingo dutela azpimarratuz. Ildo horretatik, abangoardiako hezkuntza proiektu bat gauzatzeko EAJ-PNVk hartzen dituen konpromiso nagusiak berretsi ditu.
Lehenik, kalitatezko hezkuntza-sistema sustatzea aipatu du Abaroak, “eskola-arrakasta bermatuko duen eredu inklusibo eta ekitatiboa, non eskola publikoa erreferente izango den hezkuntzarako sarbide unibertsala bermatzeko”. Alderdiaren bigarren konpromisoa, erronka berriei heldu eta sistemaren hobekuntzan aurrera egiteko curriculuma eta ebaluazioa ezartzeko lan egitea da, “irakasleen lidergoaren aldeko apustua eginez”. Eta hirugarrena, hezkuntza sistema eleaniztunaren aldeko apustua, “euskara ardatz nagusi izanik kulturartekotasuna sustatzen duena. Euskal hezkuntza sistemak ezin du beste era batera egituratu. Gure bi hizkuntza ofizialak ondo baino hobeto ezagutzea eta gutxienez atzerriko hizkuntza baten ezagutza optimoa lortzea izan behar da helburua”, azaldu du Abaroak.
Azkenik, Lanbide Heziketak hezkuntzan duen funtsezko papera nabarmendu eta “errendimendu handiko prestakuntza flexible eta eskuragarria” izan behar dela eta “etengabeko formakuntzarako aukerak” eman behar dituela esan du jeltzaleak. “Euskadin daukagun Lanbide Heziketa erreferentziakoa da Europa mailan eta lidergo horri eusteko ekoizpen-sare desberdinek dituzten beharrizanei erantzuna emango dien Lanbide Heziketako eredu aurreratu eta propio baten alde lan egitea da gure helburua”, bukatu du.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25