Prentsa Aretoa
Berriak
2024/10/03
Imanol Pradales Lehendakaria Arku Atlantikoko Batzordearen presidentea izango da hurrengo bi urteetan
Batzordeak izan duen bileran, Imanol Pradales Batzordearen presidente izendatu dute, egunotan, Maltan izaten ari den Itsas Eskualde Periferikoen Biltzarreko (CPMR) Batzorde Orokorraren baitan
Imanol Pradales Lehendakaria Arku Atlantikoko Batzordeko (AAC) Presidente izendatu dute, 2024-2026 eperako. Batzordeak antolatutako batzar batean izendatu dute Presidente Imanol Pradales, egunotan, Gozon (Malta) izaten ari den Itsas Eskualde Periferikoen Biltzarreko (CRPM) Batzorde Orokorraren barruan. Bilera hauetara, Eusko Jaurlaritzaren izenean, Ander Caballero Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetako Idazkari Nagusia, Mikel Anton Europako Gaietarako Zuzendaria eta Marta Marin Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkaria bertaratu dira.
Eusko Jaurlaritza 2020. urtetik da Arku Atlantikoaren buru. Arku Atlantikoko Batzordearen bileran, Euskadik Makroeskualde Atlantikoaren egitasmoaren ibilbide-orria azaldu du. Lehendakariaren helburuen artean honako hauek daude: Makroeskualdea eratzea, Atlantikoko lurraldeen arteko loturak sendotzeko giltzetako bat baita; lurralde hauetako eragile ekonomikoen arteko lankidetza finkatu eta indartzea; Atlantikoko lurraldeen ahotsek Europar Batasuneko politika eta finantza-egitarauetan oihartzun handiagoa izan dezaten aurrera egiten jarraitzea; eta Atlantikoko fatxada deitutakoan, ikusgarritasuna eta elkarrizketa bultzatzea, mailarik altuenean.
"Atlantikoaren eta bere lurraldeen historiak, kulturak eta tradizioak izan dugun lidergoa berreskuratu nahi dugu. Bat gatoz gure proiektuek babes handiagoa lortzearekin eta gure komunitateen bizi-kalitatea hobetzen laguntzearekin", adierazi du Pradalesek bideo batean. Izan ere, Lehendakariak ezin izan du kargu-hartze ekitaldian izan eta esker oneko bideo bat bidali du bilerara.
Era berean, Itsas Eskualde Periferikoen Biltzarreko Batzar Orokorrean, hidrogeno haranekin lotutako jarrera-dokumentu bat aurkeztu da, bai eta Genero Berdintasunaren Task Force deitutakoaren ibilbide-orria ere, zeina Eusko Jaurlaritzak koordinatzen baitu.
Iturria: Irekia
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25