Prentsa Aretoa
Berriak
2025/03/08
Bizkaiko EAJ-PNV berriz ere kalera atera da emakumeen eskubideak aldarrikatzera
Aurten ere, Bilbon gizarte bidezkoagoa eta berdintasunezkoagoa eraikitzeko konpromisoa berretsi du alderdi jeltzaleak
Euriak ere ez du geldiarazi EAJ-PNV Bizkaiak martxoaren 8an Bilbon egingo den manifestazioan parte hartzea. Beste urte batez, alderdi jeltzalea kalera atera da emakumeen eta gizonen arteko berdintasunarekin duen konpromisoa ikusarazteko. Erakundeetako kargudunek, lurralde exekutibako kideek eta afiliatu ugarik parte hartu dute Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta deitutako martxan.
Erakundeetatik hasi eta eremu sozialeraino, agerian geratu da EAJ-PNVk emakumeen eskubideekin, eta gizarte bidezkoago eta berdinzaleago baten eraikuntzan duen konpromisoa. Aldarrikapen jardunaldi honetan parte hartzeak berretsi egiten du Alderdiak esparru guztietan berdintasun erreala eta eraginkorra sustatzen duten politika publikoak bultzatzen jarraitzeko duen borondatea.
Delegazio jeltzalea osatu dutenen artean izan dira Iñigo Ansola, BBBko presidentea, eta Ane Támara, Leire Urtasun, Alfonso Aliende eta Jesús Lekerikabeaskoa burukideak. Era berean, parte hartu dute Ibone Bengoetxea (Kultura eta Hizkuntza Politika) eta Begoña Pedrosa (Hezkuntza) sailburuek; Bilboko zinegotzi Itziar Urtasun (Jaiak eta Berdintasuna) eta Amaia Arregi (Segurtasuna); eta Itziar Epalza, Euskadiko Parke Teknologikoen zuzendari nagusia. Guztiak ere Bilboko afiliatu eta afiliatu ugarik lagunduta.
Nabarmenak...
GALDAKAO
2025/10/26
Senatua
2025/10/07
Eusko Jaurlaritza
2025/10/07
Bizkaia BBNN
2025/10/02
Eusko Legebiltzarra
2025/10/02
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Europako Legebiltzarra
2024/05/22
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
EBB
2024/09/29
Europako Legebiltzarra
2024/05/22


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS















