Agiriak

rss Ezagutzera eman

Iritzia

2011/08/22


Naomi Campbell joan da pasarelatik ezer azaldu barik

Lagunbatzuek esan didatenez, gaurko zezenketa ikusi eta gero, mundua zabala da, eta gertakari guztiak suertatzen dira ludi zabaleko bazter guztietan. Bada, gaur Vista Alegren horrelako zerbait gertatu da. Nik jakin badakit zein-tzuk diren nire mugak, eta zuk, irakurle horrek, ziur dakizkizuna zeureak. Bada, gaurko arratsaldean kontrakoa ikusi ahal izan dugu.

Naomi azaldu da pasarelara, eta nik zer egin jakin ez. Hori dela eta, azkenean, errespetagarria joan da etxera berak ez zekiela gaurko zezenak zezen-plazako harean baziren edo ez. Eta kontua honetara etorri da: zuk enpresa bat daukazula egiteko, esan behar duzu aldez aurretik horri ekiteko gauza zaren ala ez. Hau da, inork ez dezan pentsa gauza bat erosten duela eta beste bat hartu.

Nik garbi daukat xakean egiten dudanean, nire seme jaioberriari irabaz diezaiokedala bestelako kontu barik; halaz guztiz, umea nagusitzen doanean, badakit nik baino gehiago dakiela eta niri erraz sar diezadakeela porrota. Bada, horrelako zerbait ikusi ahal izan dugu. Zezen gehienak (guztiak ez) onak izan ei dira (ez baitakigu zer eman zezaketen), eta haiei lana egin behar izan beharko zieketenak albotik pasatzen (badakizue zelan dioen Luis Eduardo Auteren abestiak).

Horrelako eretietan beti etortzen zait burura espainierazko esaunda zahar bat: Manolete, si no sabes pa' qué te metes. Eta horrela joan da gaurko pasarela: batzuek burua erakutsi nahian, eta besteek haiei jaramonik ez. Hauxe da atarramentua!

Nik Naomi Campbell ikusita gogoeta hau egiten dut beti: ba ote dago behar besteko baliabiderik lanari ekiteko? Ea gaurko zezeneroek gogoeta bera egiten duten.

Deia

EGILEA


Gotzon Lobera Revilla

Gure Egileak