Prentsa Aretoa
Berriak
BBB
2026/11/11
Bengoetxea eta Otadui “aukerarik onena dira Bizkaiko gizartearen ardurei heltzeko: etxebizitza, inflazioa, segurtasuna, industria, zainketak edo enplegua”
Bizkai Buru Batzarraren presidenteak gaur goraipatu ditu Ibone Bengoetxea eta Ana Otaduik gorpuzten dituzten askatasun, elkarrizketa eta akordioaren balio demokratikoak. “Hitza eman eta betetzen dute, eta ondo gobernatutako erakunde sendoak dituen Euskadiren mesedetan lan egiten dute”, nabarmendu du Ansolak.
MARKINA-XEMEIN
2026/11/11
Markina-Xemeingo EAJ-PNVk Udalaren isiltasuna salatu du Bizkaibusen aurkako erasoen eta herriko pintaketen aurrean
Jeltzaleek kritikatu dute, gertakariak behin eta berriz errepikatu arren, Udal Gobernuak ez dituela publikoki gaitzetsi, eta berriro gerta ez daitezen neurriak hartzeko eskatu dute
PORTUGALETE
2026/11/11
Portugaleteko EAJ-PNVk gogor salatu du Alde Zaharreko Batzokiak jasandako eraso bandalikoa
Alderdi jeltzaleak irmo gaitzetsi du Alde Zaharreko Batzokiaren aurka egindako ekintza bandalikoa; egoitzaren kanpoaldean pintadak agertu dira.
GETXO
2026/11/03
Epaileak atzera bota ditu PPren eta EH Bilduren errekurtsoak, eta berretsi egin du Irurak Bat eraistea legezkoa zela eta ez zela deliturik izan
Magistratuak berretsi du ez dagoela ikerketarekin jarraitzeko beharrik, salatutako gertakari guztiak frogatuko balira ere, ez liratekeelako delitu izango.
IZURTZA
2026/10/26
Izurtzako EAJ-PNVk Aroa González Uriarte berrautatu du promesetatik ekintzetara igarotzeko
Udal-kudeaketan hogei urteko esperientzia duen hautagai jeltzaleak udalerriarentzat funtsezkoak diren kontuetan aurrerapauso faltari amaiera ematearen aldeko apustua egin du, hala nola etxebizitzen eraikuntzan, BI-623 errepideko trafiko-arazoetan eta auzo-bideen egoeran.
AREATZA
2026/10/22
Benja Irusta Ortiz izango da Areatzan etapa berri bat bultzatzeko EAJ-PNVren alkategaia
Hautagai jeltzaleak udalerriaren beharrei erantzungo dien proiektu baten aldeko apustua egin du, etxebizitza, udal-zerbitzuen hobekuntza eta etorkizunerako aukerak lehentasun hartuta.
ARRIGORRIAGA
2026/10/22
Nerea Polo Fernández, Arrigorriagako Alkatetza berreskuratzeko EAJ-PNVren apustua
Hautagai jeltzaleak politika hurbila, eraginkorra eta herritarren behar eta lehentasunekin konprometitua aldarrikatzen du, Arrigorriagaren bultzada berreskuratzeko, EH Bildu buru duen Udal Gobernuaren aurrerapen faltaren aurrean.
ABANTO-ZIERBENA
2026/10/21
Abanto Zierbenako EAJ-PNVk Maitane Bastidaren aldeko apustua egin du, udalerrirako etorkizuneko proiektuaren buru izateko
Kazetaria alkatetzarako hautagaia izango da, auzo guztietan herritarrengandik hurbil egoteko, haiei entzuteko eta lan egiteko konpromisoarekin.
BAKIO
2026/10/21
Bakioko EAJ-PNVk salatu du EH Bilduk gehienezko tasa turistikoa aplikatu nahi izatea, tokiko sektore turistiko txikiaren errealitateari erreparatu gabe
Alderdi jeltzaleak Udal Gobernuari eskatu dio bere asmoa berraztertzeko eta tasa modu neurritsuagoan aplikatzearen alde egiteko, establezimendu txikien egoera, urte osoan zehar enplegua mantentzearen garrantzia eta udalerriko jarduera ekonomikoa kontuan hartuta.
DIMA
2026/10/21
Dimako EAJ-PNVk irtenbideak proposatzen dituen eta errealitate bihurtzeko lanean ari den oposizioa aldarrikatu du
Alderdi jeltzaleak etxebizitzaren arloan oposiziotik lortutako aurrerapausoak nabarmendu ditu, besteak beste, baserriak banatzeko ordenantza onartzea eta Hiri Antolamendurako Plan Orokor (HAPO) berria egiteko izapideak abian jartzea.
MURUETA
2026/10/21
Julen Karrion Lamikiz izango da berriro EAJ-PNVren alkategaia Muruetan, gertutasunetik herriaren oraina eta etorkizuna eraikitzen jarraitzeko
Egungo Alkateak Udalaren buru izandako zortzi urteko esperientziarekin ekingo dio 2027ko hauteskundeetako erronkari, herritarren eguneroko beharrei erantzuten eta Muruetaren etorkizuna markatuko duten proiektuetan aurrera egiten jarraitzea helburu hartuta.
ONDARROA
2026/10/14
EAJ-PNVk batzorde ireki bat sortzea proposatu du, Ondarroak bere 700. urteurreneko ospakizunak herritar guztien artean eraiki ditzan
Aitor Basterretxea udalerriko alkatetzarako hautagai jeltzaleak urteurrenaren antolaketa herritarrei, elkarteei eta tokiko eragileei irekitzea proposatu du, 2027ko egitaraua benetako parte-hartze prozesu baten emaitza izan dadin, Udalak erabakiak alde bakarrez hartu gabe eta parte-hartzea berak egokitzat jotzen dituen pertsona edo kolektiboetara mugatu gabe.


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












