Aberri Eguna 2026

Prentsa Aretoa

Berriak

Bizkaia

2026/01/15

2025eko iritzi publikoaren azterketa hauteskundeei begira

Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaiko 2025eko iritzi publikoaren azterketaren emaitzak aurkeztu ditu. Dokumentuan herritarren pertzepzioen eta hauteskundeei begira dauden joeren erradiografia eguneratua eskaintzen da. Txostena Ikerfelek egin du, 2025eko abenduaren 3tik 18ra bitartean 18 urtetik gorako pertsonei telefonoz egin zaizkien 3.002 elkarrizketa baino gehiago oinarritzat hartuta.

Bizkaia

2025/12/29

EAJ-PNV Bizkaiko aurrekontuen onarpenaz pozik agertu da, zerbitzu publikoak indartu eta etorkizun ekonomikoa eta enplegua sendotuko dituelako

Bizkaiko aurrekontua 2.249,2 milioi eurokoa da eta azpimarragarria da bere izaera soziala. Bizkaiak Europako babesik handieneko lurraldeen artean kokatzen duen ereduari erantzuten dio. Behin Bizkaiako aurrekontua onartu ondoren, EAEko erakunde guztiek beren aurrekontuak onartuta dituzte.

Bizkaia

2025/12/12

Bizkaiak aurrekontu sozialak izango ditu 2026an, lurralde kohesioaren mesedetan

Herritarren bizi kalitatea hobetzea ekarriko duten partidak handituko diren arren EH Bilduk kontuen kontra bozkatuko duela jakin ostean, Batzar Nagusietako talde jeltzaleak kritikatu duenez EH Bilduren lehentasuna “ez da Bizkaiko zerbitzuak hobetzea, baizik eta beren interes politikoen alde egitea”.

Bizkaia

2025/07/18

EAJ-PNVk nabarmendu ditu Busturialdea-Urdaibaiko Eskualdeko Plan Estrategikoaren inguruan nagusitu den parte hartze giroa eta babesa emateko orduan erakundeek hitzeman duten konpromisoa

Eskualdeko alkate jeltzaleek plana egiteko eraman den prozesua balioetsi dute, 303 milioitik gorako inbertsioa egin dela azpimarratuz. Udalerri bakoitzak egin dituen ekarpenak batuz eskualdean egin den proiektua balioetsi dute.

Bizkaia

2025/07/04

Eskari bidezko zerbitzuaren lehen fasea abian jarrita, Urdaibaiko garraio publikoa hobetu izana aldarrikatu du EAJ-PNVk

Alderdi jeltzaleak positibotzat jo du eredu berri honen fase pilotua; izan ere, dagoeneko maiztasunak bikoiztu, ordutegiak zabaldu eta 13 udalerrik Gernika-Lumorekin eta gainerako lurraldearekin duten konektibitatea hobetu da

Bizkaia

2025/03/26

Arratiako EAJ-PNVk eskatu du Lemoan geltoki intermodal bat eraikitzea, eskualdearen kohesioa indartzeko eta Bilbo eta beste eskualdeekiko loturak hobetzeko

Era berean, arlo horretan eskumena duten erakundeei eskatu die eskualdeko garraio-sistema ebaluatzeko, Arratiako udalerriek interesgune nagusiekin (UPV/EHU, ospitaleak, administrazioak, etab.) konexiorik onenak izan ditzaten

Bizkaia

2024/03/16

Imanol Pradales: “Etorkizun hobea eraikitzera etorri ziren pertsona guztiek Euskadiren garapenaren alde egin duten ekarpena aitortzen eta eskertzen dugu”

EAJ-PNVren Lehendakarigaiak Sestaon berretsi du inklusioarekiko eta Euskadiko aniztasunarekiko konpromisoa “gure ereduaren oinarria delako euskal gizartea denon artean eta denontzat eraikitzea”

Bizkaia

2023/07/02

Aitor Esteban: “Daukagun guztia emango dugu etapa bakoitzean Euskadiko maillot berdea jantzita”

EAJ-PNVk gaur eman ditu ezagutzera Kongresu eta Senaturako Bizkaitik aurkeztuko dituen zerrendakideak, eta egin du “Euskadiren ahotsa” ganbera bietan entzunarazteko talde jeltzaleak duen gaitasuna aldarrikatuz

Bizkaia

2023/05/25

EAJ-PNVk Bizkaia eta Bilbo talentua erakartzeko gune handi bihurtzeko proiektuak aurkeztu ditu

Elixabete Etxanobek eta Juan Mari Aburtok bi tokiak “trebatzeko, ikasteko, lan egiteko eta bizi-kalitatearekin bizitzeko” gunerik onenak bihurtzeko konpromisoa agertu dute

Bizkaia

2023/05/24

Euskal erakundeek etxebizitza politikak garatzeko duten gaitasuna aldarrikatu du Aitor Estebanek Trapagaranen

Euskal Taldeko bozeramaileak eta Ainhoa Santisteban hautagai jeltzaleak zenbakiak eta datuak eman dituzte argi eta garbi erakusteko Ezkerraldeko eta Meatzaldeko udalerriek, EAJ-PNVren lidergopean, “oraina kudeatzen dutela gure herritarren etorkizuna bermatzeko”

Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!