Prentsa Aretoa
Berriak
GARAI
2018/08/21
Garaiko EAJ-PNVk Erramun Osa Ibarloza proposatu du berriro zerrendaburu gisa
“Gure bizilagunen bizitza hobetzeko lagungarriak diren oinarrizko proiektuetan adostasunak lortzeko” lanean jarraituko duela esan du
MURUETA
2018/08/14
Julen Karrion Lamikiz gaztea izango da Muruetako alkatetzarako EAJ-PNVko hautagaia
19 urteko muruetar honek “ilusioz, apaltasunez eta konpromisoz” hartzen du erronka hau, “Muruetako bizilagunen bizimodua hobetzea da asmoa, talde gogotsu bat osatuz eta ideia berriekin”
ELORRIO
2018/07/26
Elorrioko EAJ-PNVk Joseba Mujika Sarasketa aukeratu du berriz alkatetza berreskuratzeari ekiteko
Ia zortzi urte zinegotzi lanetan eman ondoren, hautagaiak baieztatu duenez udal politikan “inprobisazioak ez dauka lekurik”, eta “epe ertain-luzerako planifikazioa” aldarrikatu du “gure udalerriaren etorkizunerako ezinbestekoa delako”
BALMASEDA
2018/07/23
Álvaro Parro Betanzos izango da, berriz ere, Balmasedako EAJ-PNVk alkatetzarako aurkeztuko duen hautagaia
Gaur egungo alkateak bere herriko alderdikideen gehiengo nagusiaren babesa jaso du eta “erantzukizun eta arduraz” hartu du hurrengo hauteskundeetan zerrendaburu izateko proposamena
ETXEBARRI
2018/07/12
Etxebarriko EAJ-PNVk María Pérez Córdoba aukeratu du alkategai
Gaur egungo zinegotziak erronka berriari ekin nahi dio “erantzukizunarekin eta kirioak airean gauzak ondo egin nahi ditudalako, baina baita gogotsu eta ilusio handiarekin ere”
MUSKIZ
2018/07/11
Muskizek Barbaduneko edertasuna erakusten du
Udalak gonbit egiten die herritar guztiei ibaiertzeko bidea ezagutzera, behin betiko ireki baino lehen Barbadunetik egingo den ibilaldian
BERMEO
2018/07/11
Aritz Abaroa Cantuariense izango da, berriz ere, EAJ-PNVk Bermeon aurkeztuko duen alkategaia
Bizkaiko kostako udalerri honetako EAJ-PNVk gaur egungo udal bozeramailearengan daukan konfiantza berretsi du eta Abaroak berak aditzera eman duenez orain arte bezala jarraituko du aldarrikatzen “kudeaketa lan zorrotza, zerbitzu publikoak hobetu beharra, auzoak babestea eta garapen ekonomiko eta soziala”
DURANGO
2018/07/02
Aramotzek berdeguneak bikoiztu ditu azken urtean
2014ko abuztuan hiltegi zaharra eraitsi eta azken urtean egindako egokitze lanen ondoren, Durangok inauguratu du Aramotzeko parke berria
BARRIKA
2018/06/22
Barrikako EAJ-PNVk Roberto Muñoz García izendatu du 2019ko udal hauteskundeetarako alkategai
“Ilusioarekin eta erantzukizun osoz egingo diot aurre erronka honi” eta “orain neure alde daukat azken urteotan alkate izanak ematen didan eskarmentua eta herri honetako herritarren zerbitzura jartzeko asmoa daukat”, dio zerrendaburuak
ZEANURI
2018/06/21
Eider Ajuriagerra Arana da EAJ-PNVk Zeanurin aurkeztuko duen alkategai berria
Zerrendaburua ilusioz beteta dago une honetan planteatzen zaion erronka berriaren aurrean eta “bide honetan hainbat ardura, ekarpen eta hobekuntza egongo direla” baieztatzen du
PORTUGALETE
2018/06/20
Portugaleteko EAJ-PNVk Txema Ezkerra Fernández izendatu du alkatetzarako hautagai
Hautagai jeltzaleak baieztatu duenez “izendapenarekin datozen erantzukizunak eta emozioak” indar berria ematen diote talde jeltzaleak Portugaleterako daukan proiektua aurrera ateratzen jarraitzeko
MUNGIA
2018/06/19
Mungiako kanpoko igerileku berriak prest daude
Udalak azpiegitura berriak ireki zituen atzo eta hurrengo irailaren 16ra arte egongo dira zabalik


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












