Prentsa Aretoa
Berriak
2018/07/12
Etxebarriko EAJ-PNVk María Pérez Córdoba aukeratu du alkategai
Gaur egungo zinegotziak erronka berriari ekin nahi dio “erantzukizunarekin eta kirioak airean gauzak ondo egin nahi ditudalako, baina baita gogotsu eta ilusio handiarekin ere”
“Erantzukizunarekin eta kirioak airean gauzak ondo egin nahi ditudalako, baina baita gogotsu eta ilusio handiarekin ere. Hunkituta nago planteatu zaidan erronka honekin”. Hitz horiekin baloratu du María Pérez Córdobak Etxebarriko alkategai izendatu izana. EAJ-PNVko alderdikideek ekainaren 12an erabaki zuten gaur egungo zinegotzia izango dela talde jeltzaleak 2019ko maiatzean egingo diren hauteskundeetan aurkeztuko duen zerrendaburua.
Etxebarriko EAJ-PNVk udal korporazioan zinegotzi bakarra daukan arren, jeltzaleek bai aldarrikatu nahi dute “oposizio arduratsu, eraginkor eta erreala” egiteko beharra. “Ez da lan erraza, baina oposiziotik gure herria hobetzeari ekin ahal zaio aldaketak, konponketak eta aldarazpen txikiak eskatuaz”, esan dute ordezkari jeltzaleek. Zentzu honetan aipatu dute Bekosolo parkerako sarbidearen kontrola edo Egetiaga Uribarri kaleen peatonalizazioa, Udaletxearen inguruan.
Hemendik eta oraingo legealdia amaitu arte, EAJ-PNVk orain arteko bideari emango dio jarraipena. “Etxebarriko herritarrei entzuten jarraituko dugu, beren erreklamazioak eta beharrak Udalera eramaten. Bertatik bertara eginiko politika gustatzen zaigu, hortxe neurtzen delako herri baten errealitatea”, aurreratu du María Perezek. Alkategaiak aditzera eman duenez “azken urte hauetan udalerri hau asko hazi da eta oraindik lekua badago biztanleriak gora egin dezan. Beraz, gure politika bideratuko dugu kalitatezko zerbitzu publikoak herritar guztiengana eramatera. Osasun zentroa, kiroldegia, parkeak eta lorategiak, garbiketa, gizarte zerbitzuak… dauden moduan zaindu behar ditugu eta, ahal badugu, hobetu”, esan du Pérez Córdobak.
María Pérez Córdobak 37 urte ditu eta Ermuan jaioa da. 2009an Etxebarrira etorri zen eta bertan dauka familia; gaur egun bi semeren ama da. Zerrendaburua Administrazio eta finantzetako goi teknikaria da, Zuzendaritza eta Kontularitza Masterra du eta beste bat egiten ari da orain Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan. “Etxebarri bizitoki zoragarria da. Abegikorra da, ondo konektatuta dago eta oso bizia da, baina dena hobetu daiteke eta lan horri ekingo diot”, azpimarratu du hautagaiak. Aisialdia aprobetxatzen du irakurtzeko, paseoan irteteko eta familiarekin egoteko.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25