Denboralea Bahia Blancan. UNIÓN VASCA. Lagun diezaiogun Euskal Etxeari.
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!

Prentsa Aretoa

Berriak

Eusko Jaurlaritza

2025/03/12

Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Fundazioarekin harremanak indartu dituzte

Imanol Pradales Lehendakariak eta Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiak Museoaren New Yorkeko egoitza bisitatu dute, euskal erakundeen eta Fundazioaren arteko harremanean ziklo berri baten hasiera adierazteko

Eusko Jaurlaritza

2025/02/14

Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak entzuteko prozesu bat bultzatuko dute Busturialdea-Urdaibai eskualdean

Bi erakundeek, Guggenheim Museoa eskualdean zabaltzeko proiektuaren bultzatzaile izanik, entzute aktiboko prozesu bat aurkeztu dute, laster hasiko dena; haren bidez, gutxienez, mila testigantza jasoko dituzte 2025ean

Eusko Jaurlaritza

2025/02/03

Ertzaintzak bere gain hartuko ditu gaurtik aurrera Gernikako Estatutuak Euskadiko portuetan zehazten dizkion eginkizun guztiak

Imanol Pradales Lehendakaria Bilboko Portuan izan da gaur, gaurtik aurrera Euskadiko portuetan jardungo duen Ertzaintzari babesa adierazteko. Horrela, Ertzaintzak zabaldu egingo du bere hedapena Euskal Autonomia Erkidego osoan, eta bere gain hartuko du Euskadiko portu guztietako prebentzio-lana eta segurtasun-zerbitzua

Eusko Jaurlaritza

2025/01/22

Euskadiko Hirigintza eta Etxebizitza Foroa martxan jarri da eta etxebizitzaren arloko berrikuntzekin "asmatzea" du helburu

Imanol Pradales Lehendakariak akordio bat iragarri du EUDELekin, Euskadin lurzoru publikoaren erreserba handi bat sortzeko, eta ekainean gazteentzako bi abal lerro abian jartzeko.

Eusko Jaurlaritza

2024/12/12

Eusko Jaurlaritzak eta Kanarietako Gobernuak proposamen bateratua egin dute migrazioaren kudeaketari buruz

Imanol Pradales Lehendakariak, Fernando Clavijo, Kanarietako presidentea, hartu du gaur arratsaldean, Presidenteen Konferentziara eramango duten proposamena zehazteko. Lehendakariak eskatuko du Euskadi "Iparraldeko Muga" bilakatzea, iragaitzazko pertsonei duintasunez arreta emateko diru-hornidura handiagoa izateko helburuarekin.

Eusko Jaurlaritza

2024/11/13

Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoak Ekonomia Ituna aldatzea erabaki du, autogobernu ekonomikoa eta euskal erakundeek nazioarteko foro fiskaletan duten parte hartzea areagotu dadin

Akordioak, EAJ-PNVk PSOErekin sinatu zuen inbestidura-itunaren emaitza denak, Kupoa zehaztea eta Euskadik sexu-delituen biktimentzako ezohiko zuzkiduretan parte hartzea ere jasotzen ditu

Eusko Jaurlaritza

2024/11/11

Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak zerga-berrikuspenaren ildo nagusiak aurkeztu dituzte

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Ogasuneko eta Finantzetako diputatuek berrikuspen fiskalaren egoera aurkeztu dute, neurri nagusiekin batera, gaur beren lurraldeetako Batzar Nagusietan

Eusko Jaurlaritza

2024/10/28

Pradales: “Gaurko eta biharko Euskadi eraikitzeko aurrekontua. Euskadi Berria, gazteentzako etorkizuneko herria”

Lehendakariak “Euskadi Berria. Ongizatean hazi”, 2025erako aurrekontu proiektuaren oinarriak aurkeztu ditu; 15.728 milioi euro izango ditu eta zerbitzu publikoak indartzea, etorkizuneko eraldaketetan inbertsioak egitea eta komunitate zentzua indartzea lehenetsiko ditu

Eusko Jaurlaritza

2024/10/03

Imanol Pradales Lehendakaria Arku Atlantikoko Batzordearen presidentea izango da hurrengo bi urteetan

Batzordeak izan duen bileran, Imanol Pradales Batzordearen presidente izendatu dute, egunotan, Maltan izaten ari den Itsas Eskualde Periferikoen Biltzarreko (CPMR) Batzorde Orokorraren baitan

Eusko Jaurlaritza

2024/07/17

Pradales Lehendakaria: "Euskadin badugu politika egiteko modu eraikitzailea"

Lehendakariak euskal alderdi politikoekin izandako bilera-sorta baloratu du eta Euskal Osasun Sistemaren eta herri-erronka handien inguruan akordio handia lortzeko bide orria partekatzeko balio izan dutela azaldu du. Honetaz gain, aurreratu du alderdiei Politikan Aritzeko Etikarako Euskal Itunarekin aurrera egitea proposatuko diela.

Eusko Jaurlaritza

2024/07/01

Pradales Lehendakariak Herri erronka eta lehentasunetan hiru lurraldeekin akordioetara iristearen eta elkarlanaren garrantzia defendatu ditu ahaldun nagusiekin izandako lehen bileran

Gaur arratsaldean, Ajuria Enean, Imanol Pradalesek bilera egin du Ramiro González, Elixabete Etxanobe eta Eider Mendozarekin, hurrenez hurren, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ordezkari instituzional nagusiekin, hiru lurraldeen egoera aztertzeko

Eusko Jaurlaritza

2024/06/25

Eusko Jaurlaritzako XIII. Legealdiko Sailburuak karguez jabetu dira

Imanol Pradales Lehendakariak eskerrak eman dizkie "Euskadirekin eta Euskadiren alde" hartutako konpromisoagatik, eta ausardiaz eta umiltasunez jokatzeko deia egin die: 'Ausartak izan zaitezte, ez zaitezte gelditu huts egiteko beldurrarekin, Euskadiko pertsonen bizitza hobetzen saiatu. Hobe da huts egitea saiatzen zaretelako, pausoa ez emateagatik damutzea baino'.

Denboralea Bahia Blancan. UNIÓN VASCA. Lagun diezaiogun Euskal Etxeari.