Aberri Eguna 2025

Prentsa Aretoa

Berriak

Eusko Jaurlaritza

2024/06/25

Eusko Jaurlaritzako XIII. Legealdiko Sailburuak karguez jabetu dira

Imanol Pradales Lehendakariak eskerrak eman dizkie "Euskadirekin eta Euskadiren alde" hartutako konpromisoagatik, eta ausardiaz eta umiltasunez jokatzeko deia egin die: 'Ausartak izan zaitezte, ez zaitezte gelditu huts egiteko beldurrarekin, Euskadiko pertsonen bizitza hobetzen saiatu. Hobe da huts egitea saiatzen zaretelako, pausoa ez emateagatik damutzea baino'.

Eusko Jaurlaritza

2024/02/19

Bere aintzatespen osoa adierazi dio Ortuzarrek Urkulluri legegintza-produkzioa hain handia izan den legegintzaldian Eusko Jaurlaritzak egin duen lan onagatik

Euzkadi Buru Batzarraren presidentea gaur goizean batzartu da Ajuria Enean Lehendakariarekin eta PSE-EEren idazkari nagusi Eneko Anduezarekin

Eusko Jaurlaritza

2024/02/15

Eusko Jaurlaritzak iragarri du Basurto, Usansolo-Galdakao eta Donostiako ospitaleak handituko dituela, kanpo kontsultetarako hiru eraikin berri eraikita

277milioiko inbertsioa eskatuko dutela,Osakidetzaren osasun azpiegitura berri hauek ahalbidetuko dute kontsulta anbulatorioetarako tokiak handitzea eta asistentziaren kalitatea hobetzea. Hala, artatze integrala eman ahal izango da,kasu bakoitzaren abordatze diziplina-anitza eginez

Eusko Jaurlaritza

2024/01/31

Urkullu Lehendakariak autodeterminazioaren aldeko Erregelamendu Proposamena defendatu du Europar Batasunaren aurrean, eztabaida lasai baterako abiapuntu gisa

Iñigo Urkulluk bere hitzaldian adierazi duenez, Europar Batasunak lekua, protagonismoa eta adierazpen-bidea eman behar die Europa osatzen duten errealitate nazionalei, hala nahi duten erkidego politikoek herritarrei kontsulta egin ahal izan diezaieten, modu legalean, hitzartuan eta berme guztiekin

Eusko Jaurlaritza

2024/01/30

Urkullu Lehendakariak Bruselan egiaztatu duenez, “Euskadiren izena eta izana ezagunak dira Europan eta ondo baloratuta dago”

Iñigo Urkulluk Europako Batzordearen laguntza eskatu du Makroeskualde Atlantikoari “azken bultzada” emateko, eta protokolo bat aurkeztu du legegintza eskumenak dituzten eskualdeek eta nazionalitate konstituzionalek Europar Batasuneko erabakietan parte hartu ahal izatea bermatzeko

Eusko Jaurlaritza

2024/01/29

Europako agintarien aurrean migraziorako eta harrerako euskal politikak aurkeztu eta euskararen ofizialtasuna aldarrikatu du Urkullu Lehendakariak

Bere Bruselako bisitaren lehen jardunaldian, Iñigo Urkullu Margaritis Schinas Europako Batzordeko presidenteordearekin bildu da; Margaritis Schinas migrazio eta asilo arduraduna ere bada, eta hezkuntzan eta kulturan ere eskumenak ditu

Eusko Jaurlaritza

2024/01/18

Iñigo Urkullu: “10 gaztetik 9 baino gehiagok euren etorkizun profesionala Euskadin garatu ahal dutela uste dute”

Erronketako bat talentua sortzea eta erakartzea dela nabarmendu du Iñigo Urkulluk, eta Euskadi bide horretan “pauso sendoz” aurrera doala baieztatu du

Eusko Jaurlaritza

2024/01/15

Etorkizuneko erronkei erantzuteko euskal eredua aldarrikatu du Urkullu Lehendakariak

DEIAk antolatutako topaketa batean, “balio sendoak dituen Euskadi bat, solidarioa den eta indibidualismotik eta biktimismotik ihesi, pertsona guztiekin konprometituta dagoen Euskadi bat” babestu du Iñigo Urkulluk

Eusko Jaurlaritza

2024/01/11

EKIM webgune berriak emakumeen aurkako indarkeria matxistaren biktimentzako informazio erabilgarri guztia zentralizatuko du

Tresna honek biktimen eskura dauden euskal erakunde publikoen prestazio eta zerbitzuen eskaintza biltzen du

Eusko Jaurlaritza

2023/10/24

Euskadik 15.025 milioi euroko aurrekontua izango du 2024an, lau zutabetan: Pertsonak, Planeta, Oparotasuna eta Autogobernua

Aurrekontu-proiektuak guztizkoaren %76 bideratzen du gizarte-politiketara eta 653 milioi euroko gehikuntza izan du 2023ko aurrekontuarekin alderatuta. Osasun Saila da aurrekontu handieneko saila, 4.896,6 milioi euro, ekitaldi honetan baino 246 milioi euro gehiago

Denboralea Bahia Blancan. UNIÓN VASCA. Lagun diezaiogun Euskal Etxeari.