Prentsa Aretoa
Berriak
2024/02/19
Bere aintzatespen osoa adierazi dio Ortuzarrek Urkulluri legegintza-produkzioa hain handia izan den legegintzaldian Eusko Jaurlaritzak egin duen lan onagatik
Euzkadi Buru Batzarraren presidentea gaur goizean batzartu da Ajuria Enean Lehendakariarekin eta PSE-EEren idazkari nagusi Eneko Anduezarekin
Argazkiak...
Euzkadi Buru Batzarraren presidente Andoni Ortuzarrek Iñigo Urkullu Lehendakariari adierazi dio bere eta EAJ-PNVren aintzatespen osoa, legegintzaldia amaitzekotan dagoela Eusko Jaurlaritzak egin duen lan onagatik, agintaldi honen balantzean nabarmendu beharreko jotzen baititu kalitatezko zerbitzu publikoak finkatu izana eta legegintza-produkzio handia garatu izana. Ortuzar gaur goizean batzartu da Ajuria Enean Urkullurekin eta Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerraren idazkari nagusi Eneko Anduezarekin, 55 minutuz luzatu den topaketan. Bertan, Eusko Jaurlaritza osatzen duten alderdi bietako ordezkari gorenek bat egin dute Urkulluri bere lan ona eta dedikazioa eskertzean, une latz eta inguruabar oker ugari izan dituen legealdian, hauen artean Covid-19a eta Ukraina eta Gazako gerrak.
Urkulluk Ortuzarrekin eta Anduezarekin egin du amaitzear dagoen legegintzaldi honen balantzea, agintaldiak ezaugarri izan dituelarik legegintza-produkzio handia eta Eusko Jaurlaritzak eta sostengua ematen dioten alderdi biek oposizioarekin akordioak adosteko erakutsi duten gaitasuna, Legebiltzarrean EAJ-PNV eta PSE-EEko 41 legebiltzarkidek ematen duten gehiengo zabala izan arren. Bilera hau, izan ere, Exekutiboarentzat nahiko gozoa izaten ari den momentuan egin da, azken asteotan legegintza-programan eman den bultzadaren eraginez, legegintzarako ezarri ziren helburuen betepen maila handia eman baita. Ortuzarrek nabarmendu nahi izan du egoera zailenetan ere, Eusko Jaurlaritzari dagokionez, eskuduntzen eta zerbitzu publikoen kudeaketa oso positiboa izan dela. Urkullu, Ortuzar eta Andueza pozik agertu dira, halaber, EAJ-PSE koalizio-Gobernuaren lankidetza, konfiantza eta errespetu giroagatik.
Topaketa berean jorratu da Andoni Ortuzarrekin iragan azaroaren 10ean izenpetu zuen akordioaren arabera Pedro Sánchezek bere legegintzaldiaren lehen hiruhilekorako hitzeman zituen hiru eskuduntzen egoera: trenbideak, atzerriko unibertsitate tituluen homologazioa eta etorkinak hartzeko sistema. Urkulluk, Ortuzarrek eta Anduezak adierazi dute prozesuak, orain arte, bide zuzenetik eraman direla, baina hirurek hitzeman dute, bakoitzak bere ardura-esparrutik, esfortzurik onena egingo dutela albait arinen hiru eskuduntzak euskal erakundeei transferituak izan daitezen.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25