Prentsa Aretoa
Berriak
2026/11/11
Bengoetxea eta Otadui “aukerarik onena dira Bizkaiko gizartearen ardurei heltzeko: etxebizitza, inflazioa, segurtasuna, industria, zainketak edo enplegua”
Bizkai Buru Batzarraren presidenteak gaur goraipatu ditu Ibone Bengoetxea eta Ana Otaduik gorpuzten dituzten askatasun, elkarrizketa eta akordioaren balio demokratikoak. “Hitza eman eta betetzen dute, eta ondo gobernatutako erakunde sendoak dituen Euskadiren mesedetan lan egiten dute”, nabarmendu du Ansolak.
EAJ-PNVk gaur arratsaldean burutu du maiatzean egingo diren Foru Hauteskundeetarako, talde jeltzaleak Bizkaiko Lurralde Historikoko lau hauteskunde barrutietan aurkeztuko dituen hautagaitzak aukeratzeko prozesua.
Egungo lehen Lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Ibone Bengoetxea eta Bizkaiko Batzar Nagusietako presidente Ana Otadui izango dira, hurrenez hurren, Bizkaiko Foru Aldundirako eta Batzar Nagusien Presidentetzarako aurkeztuko dituen hautagaiak.
Gaurko Herrialde Batzarrean eman diren adierazpenetan, Bizkai Buru Batzarraren presidente Iñigo Ansolak “demokraziaren, askatasunaren, akordioaren eta elkartasunaren balioak goraipatu ditu, egungo giro politiko nahasi eta gatazkatsuan bereizten direnak”. “Hauturik onena dira egun bizi ditugun ziurgabetasun eta aldaketa denboretarako”, gaineratu du Ansolak. “Aukerarik onena dira bizkaitarren ardurei aurre egiteko orduan, eta horiek dira etxebizitza, inflazioa eta prezioen gorakada, segurtasuna, industria, zainketak edo enplegua”, amaitu du.
Bengoetxea eta Otadui “pertsonarik onenak dira guk nahi dugun Bizkaia eraikitzeko”, esan du; eta aldi berean ziurtatu du egonkortasunean oinarritutako gobernatzeko modu baten bermatzaile ere badirela. “Hitza ematen eta betetzen duten pertsonak dira”, ziurtatu du.
Bi hautagaiak ilusioz gainezka agertu dira. Ibone Bengoetxeak bere esperientzia eta lanerako gaitasuna Bizkaiaren zerbitzura jartzeko konpromisoa adierazi du, "Bizkaia ezagutzen dudalako eta Bizkaian sinesten dudalako", esan du.
Bestalde, Bizkaiko Batzar Nagusietako presidente izateko hautagaiak gogorarazi du Bizkaiko Batzar Nagusiak "garenaren, gure historiaren, sustraien eta nortasunaren parte" direla, eta "hurbiltasunetik, entzutetik, errespetutik eta leialtasun instituzionaletik" lan egingo duela.
Gure herri-eredua dugu jokoan
Ansolak Hauteskunde Orokorrak ere izan ditu hizpide, EAJ-PNVrentzat "aldea markatzeko aukera" baitira. "Bizkaia eta Euskadi Madrilen defendatuko dituzten pertsonak aukeratuko ditugu. Erraz identifika daitezkeen politikei jarraipena emango dieten pertsonak. Beraiek egin duten lanari esker ditugu Bilboko Portua, Loiuko Aireportua, Guggenheim Museoa, Gurutzetako Ospitalea, Unibertsitateak eta gure seme-alabek ikasten duten ikastetxeak”.
Bizkai Buru Batzarraren presidenteak ildo beretik azpimarratu du azaroaren 29ko eta maiatzaren 23ko hauteskundeetan jokoa dagoena “gure Herri eredua” dela.
Ansolaren hitzetan “Madril da dena zurgatu nahi duen zentrifugatzailea: eskumenak, talentuak, inbertsioak,…”. Bere esanetan “atzera pausuak eginarazi nahi dizkigute”, autogobernua, euskal erakundeak eta Ekonomia Ituna auzitan jarriz. “Aurrean izango gaituzte. Herri honen alde egiten: Herri honetako pertsonen alde egiten”, hitzeman du Ansolak.
Nabarmenak...
MARKINA-XEMEIN
2026/11/11
PORTUGALETE
2026/11/11
GETXO
2026/11/03
IZURTZA
2026/10/26
AREATZA
2026/10/22
ARRIGORRIAGA
2026/10/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Kongresua
2025/03/26
BILBO
2026/06/08
EBB
2025/03/29


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












