Prentsa Aretoa

Berriak

2026/10/22

Nerea Polo Fernández, Arrigorriagako Alkatetza berreskuratzeko EAJ-PNVren apustua

Hautagai jeltzaleak politika hurbila, eraginkorra eta herritarren behar eta lehentasunekin konprometitua aldarrikatzen du, Arrigorriagaren bultzada berreskuratzeko, EH Bildu buru duen Udal Gobernuaren aurrerapen faltaren aurrean.

Ezagutzera eman
Nerea Polo Fernández, Arrigorriagako Alkatetza berreskuratzeko EAJ-PNVren apustua

ARGAZKIA JAITSI

Nerea Polo Fernández izango da EAJ-PNVren Arrigorriagako alkategaia, udal gobernua berreskuratzeko eta herrian aro berri bat irekitzeko helburuarekin. Alderdi jeltzalean ibilbide luzea egina du, eta zinegotzia da 2023tik. Ilusioz heldu dio erronka honi, herritarren beharrei erantzuteko gai den alternatiba hurbil eta eraginkorra eskaintzeko konpromisoarekin.

“Arrigorriagak gure herriak merezi dituen proiektuak entzun, erabakiak hartu eta aurrera aterako dituen Udala behar du. Gogoa, taldea eta proiektu bat dugu hori lortzeko”, defendatu du hautagai jeltzaleak.

Zortzi urtez EH Bildu gobernuan egon ostean, EAJ-PNVk uste du udalerriak aukerak galdu dituela udal gobernuaren ekimen eta anbizio faltagatik. Inertziak eta aurrerapenik ezak markatutako kudeaketaren aurrean, alderdi jeltzaleak Udalaren lidergo-gaitasuna berreskuratzearen eta Arrigorriaga berriz ere aurrerabidean jartzearen aldeko apustua egiten du.

Nerea Polo EAJ-PNVko alderdikidea da 1989tik, euskalduna eta bi seme ditu. Bi hamarkada baino gehiago daramatza Arrigorriagari estuki lotuta, eta bere esperientzia politiko eta profesionala herriko elkarte eta kolektiboekin duen harreman hurbilarekin uztartzen du.

“Arrigorriaga ezagutzen dut, bertako jendea entzuten dut eta badakit askoz gehiago egin dezakegula. Ezin gara konformatu aurrera egiten ez duen Udal batekin. Gure auzokideen konfiantza berreskuratu nahi dugu eta gobernatzeko beste modu bat posible dela erakutsi: seriotasunez, gertutasunez eta ekintzekin”, amaitu du hautagai jeltzaleak.

Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!