Aberri Eguna 2025

Prentsa Aretoa

Berriak

2025/03/26

Nerea Renteria izango da Bizkaiko diputatu berria Euskal Taldean, Aitor Estebanen lekukoa hartuz

Bizkai Buru Batzarrak atzo erabaki zuen Meatze Ingeniari Teknikoan eta Ingurumen Zientzietan lizentziadun basauriarrak beteko duela Estebanek utzitako lekua

rss Ezagutzera eman
Nerea Renteria izango da Bizkaiko diputatu berria Euskal Taldean, Aitor Estebanen lekukoa hartuz

ARGAZKIA JAITSI

Nerea Renteria Lasanta (Basauri, 1969) izango da Bizkaiko diputatu berria Aitor Estebanen ordez. Hala erabaki zuen atzo Bizkai Buru Batzarrak. Iñigo Ansola BBBko presidenteak adierazi duenez, Renteriak "Euskadiren interesak defendatuko ditu Madrilen, lanarekin eta konpromisoarekin". Nerea Renteria Meatze Ingeniari Teknikoan eta Ingurumen Zientzietan lizentziaduna da, eta graduondoko ikasketak ditu Kalitate eta Ingurumeneko eta Lan Arriskuen Prebentzioko sistema integratuetan. EAJ-PNVko zinegotzia izan da Basauriko Udalean 2011tik 2023ra. Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurumen arloetan lan egin du, eta alkateorde izatera iritsi da. Politikan aritzeaz gain, Renteriak hainbat eraikuntza- eta zerbitzu-enpresatan lan egin du kalitatearen eta ingurumenaren arloan, Estatuko zein nazioarteko esperientziarekin, eta sistemen aholkulari eta auditore gisa.

Hurrengo diputatu berria laugarrena izan zen EAJ-PNVk 2023ko uztailaren 23ko Gorte Nagusietarako hauteskundeetan aurkeztu zuen Bizkaiko zerrendan. Baldintza pertsonal eta profesionalek eragin dute Imanol Landak kargu horri uko egitea. Astelehenera arte itxaron beharko da Euzkadi Buru Batzarrak datorren astetik aurrera hiru emakumez eta bi gizonez osatuta egongo den Kongresuko bozeramaile jeltzalea izendatzeko.

Denboralea Bahia Blancan. UNIÓN VASCA. Lagun diezaiogun Euskal Etxeari.