Aberri Eguna 2025

Prentsa Aretoa

Berriak

2025/04/01

Maitane Ipiñazar, Euzkadi Buru Batzarraren idazkari berria

EBB berrituak atzo egin zuen lehen bileran, legebiltzarkide bizkaitarra Idazkaritza Alorreko burukide arduradun izendatzea erabaki zuen. Izendapen hau gehitzen zaio EAJren aberri exekutibak atzoko bileran egin zuen beste bati, atzo bertan eman baitzen ezagutzera Maribel Vaquero izango dela, hemendik aurrera, Diputatuen Kongresuko bozeramaile jeltzalea

rss Ezagutzera eman
Maitane Ipiñazar, Euzkadi Buru Batzarraren idazkari berria

ARGAZKIA JAITSI

Maitane Ipiñazar izango da Euzkadi Buru Batzarraren idazkari berria. Hala erabaki zuen atzo Aberri Exekutibak Sabin Etxean egin zuen lehen  bileran. Era berean erabaki zen Maribel Vaquero izango dela Euskal Taldeak Kongresuan duen taldearen bozeramailea. Izendapen biek erantzuten diote Euzkadi Buru Batzarraren presidente Aitor Estebanek asteburuan egin den IX. Batzar Nagusiaren baitan EBBren buru gisa eman zuen lehen diskurtsoan hitzeman zuen konpromisoari, bertan aldarrikatu baitzuen EA-PNVk emakumearen zeregina bultzatuko zuela, Alderdian eta gizartean duen zeresan politikoa areagotuz.

Hala, eta aurrerantzean, Maitane Ipiñazar legebiltzarkide eta Idazkariak EBBk onetsitako akordioen betepenaren jarraipena egingo du, EAJ-PNVren Balantze eta Urteko Jarduera Egitasmoa prestatuko du, Alderdiaren argitalpenez arduratuko da eta Aberri Estatutu berrien proposamena egingo du. Hain zuzen ere, EAJ-PNVren aberri araudi nagusia egokitu eta moldatu beharko da  IX. Batzar Nagusiaren baitan `Antolaketa Demokratikoa´ izenburuko Txostenean jasotakora, agiri honetan ezarrita baitago militantzia indartu eta aktibatu beharko dela bere funtzionamendu osoa birformulatuz.

Arratiako burukidea ere arduratuko da Sabin Etxeko Zerbitzu Orokorrak gainbegiratzeaz eta bere gain hartuko ditu prestakuntza programak, EAJ-PNVren Giza Baliabideen diseinu eta koordinazioa; alderdikideei galdetzeko prozesuak deitzea eta antolatzea; Alderdikideen Erregistro Nazionala eta Sabino Arana Fundazioarekiko eta Helduak taldearekiko koordinazioa.

 

 

Denboralea Bahia Blancan. UNIÓN VASCA. Lagun diezaiogun Euskal Etxeari.