Prentsa Aretoa
Berriak
2018/08/31
Gorka Elgezabal Fanok Salva Artaza Argintxonaren erreleboa hartuko du Laukizko EAJ-PNVren zerrendaburu gisa
Alkategai gisa hautatua izanaz harro, “gaur egungo udal talde jeltzaleak lortu duen bizitza-maila eta ongizatea mantentzeko erantzukizun handia” hartu du bere gain
“EAJ-PNVk niregatik egin duen apustuak harrotasunez betetzen nau. Baina, aldi berean, Salva Artaza buru duen egungo udal taldeak lortu duen bizitza-maila eta ongizatea mantentzen jarraitzeko erantzukizun handia hartu dut nire gain”, azaldu du Gorka Elgezabal Fanok, alderdi jeltzaleak Salva Artaza Argintxona egungo alkatearen ondorengo posible gisa hautatu duen hautagaiak. Orain arteko alkateak 2011n errejidore izendatu zutenetik izan du alkate kargua.
2019ko maiatzeko hauteskundeetan Laukizko alkatetza EAJ-PNVren eskuetan mantentzeko ardura duen hautagaiak oraingo legegintzaldian gauzatutako hainbat jarduketa nabarmendu ditu: “Esate baterako, liburutegi berriaren eraikuntza eta Laukizko zatirik handienean led bonbillak jartzearen bidez egindako argiztapenaren berriztatzea; azken horri esker, inguru horiek argitsuagoak eta seguruagoak dira”. Era berean, “bereziki, Udalaren egoera ekonomikoa azpimarratu nahiko nuke; erabat onbideratua dagoen udaletxea daukagu. Duda barik, hori, EAJ-PNVren udal taldeak Udalean garatzen duen kudeaketa onaren lorpen bat gehiago da”, adierazi du.
Oraindik gaingiroki bada ere, Elgezabal jadanik hasi da hurrengo legegintzaldian garatu nahi dituen zenbait ideia eta proiektuen zirriborroa egiten. “Gure gazteriarentzako erakargarriagoa den herri bat eraikitzeko ahalegina egin behar dugu. Badaukagu jadanik berehala martxan jartzea gustatuko litzaiguken jarduketa bat; gaztetxe baten eraikuntza, esaterako”, aurreratu du. Era berean, “herriko kirol eta kultur taldeei laguntzen jarraitu nahi dugu eta, aurki, adineko pertsonekin bilduko gara erretiratuentzako elkarte bat sortzeko”. Azpiegiturei dagokienez, “argiztapen publikoa berriztatzen eta Laukizko saneamendu orokorreko sarea hobetzen jarraitu nahi dugu”.
Gorka Elgezabal Fanok 51 urte ditu eta seme bat eta alaba bat ditu. Oso gustuko du kirola egitea, bizikletan ibiltzea eta futbolean jolastea batez ere; baina herri kiroletan ere aritzen da (sokatira eta idi probak). Zaletasun horiei mahai baten inguruan familia eta lagunekin jardutea eta bertako produktuak dastatzea batzen bazaizkie, “ezin dut gehiago eskatu”. Bere herriaren inguruan galdetzen badiote, Elgezabalek bere alderik sentiberena azaltzen du: “Laukiz sekulako tokia da bizitzeko. Herri txikia izanik, denok ezagutzen dugu elkar eta beti defendatzen dugu herria. Horrela jarraitu behar dugu eta ahalegina egingo dut laukiztarrak, herriak dituen prestazio eta zerbitzuak direla eta, herriaz harro egon daitezen. Hori da abian jarri nahi dudan zeregina herritarren gehiengoaren babesa lortzen badut”, agindu du.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25