Prentsa Aretoa

Berriak

2018/08/27

Iñaki Cuadra Quintanak Urduñako Alkatetza berreskuratzeko lan egingo du

EAJ-PNVren hautagaiak argi dauka: "Ezin dugu denbora galdu; bizilagunei beraien beharretara egokitutako zerbitzuak eman behar dizkiegu eta baliabide publikoak zuzen kudeatu behar ditugu behar horiei erantzuteko"

rss Ezagutzera eman
Iñaki Cuadra Quintanak Urduñako Alkatetza berreskuratzeko lan egingo du

ARGAZKIA JAITSI

Iñaki Xabier Cuadra Quintana izango da berriz ere Urduñako Alkatetza berreskuratzeko EAJ-PNVk aukeratu duen hautagaia. Hautagaiaren eta bere taldearen helburua oso argia da: "Guztiontzako hiria berreskuratzea.Arazoak ez dira txaplatekin konpontzen, bakarrik atzeratu egiten dira.Urduñak ezin du denbora galdu

.Bizilagunei beraien beharretara egokitutako zerbitzuak eman behar dizkiegu eta baliabide publikoak zuzen kudeatu behar ditugu behar horiei erantzuteko", baieztatu du. Hiriko uri buru batzarrak aho batez aukeratu zuen Cuadra joan den ekainaren amaieran ezin hobeto ezagutzen baitu bere udalerriko bizitza politikoa (azken 7 urteetan udal talde jeltzalearen zinegotzia da).

Alkategaiaren ustez ezinbestekoa da "Urduñaren alde eta Urduñarentzat lan egitea.Ez dugu ezereza salduko, gure herrian denok ezagutzen dugu elkar, eta badakigu nola funtzionatzen dugun.EAJ-PNVk gure Udala indarrarekin kudeatu nahi du, bateratasunez eta ilusioz.

Gardenagoa den Udala, erakunde integratuagoa bat lortu nahi dugu, bizilagunekin hurbilagoa dena".

Cuadrak 56 urte ditu, Deustuko Unibertsitatean lizentziatu zen Zientzia Politikoetan eta Soziologian eta gaur egun bankuan lan egiten du, Gasteizko bulego bateko zuzendaria delarik. Alaba baten eta seme baten aita da, eta

"saltsa guztietako perrexila" dela dio."Kirola egitea gustatzen zait, pilotalekura joatea eta mendian ibiltzea.Sukaldean aritzea eta irakurtzea ere gustuko ditut".Zerrendaburua oso harro dago urduñarra izateaz."Urduñako ezaugarri nagusia bere izateko modua da, bere espezifikotasuna eta nola nabarmentzen den, horixe da bizilagunek maite dutena".