Next Euskadi

Prentsa Aretoa

Berriak

Bizkaia

2019/05/15

Unai Rementeriak Durango, Amorebieta eta Erletxes arteko bidegorria garatuko du eta eskualdean trenaren erabilera bultzatuko du,autobusarekin hobeto konektatuz eta erakargarriago eginez

Diputatu Nagusirako EAJren hautagaiak uste du trenak eta autobusak izan behar dutela bizkaitarren garraio nagusiak, eta iragarri du bidai txartel bakarra bultzatuko duela garraio aldaketa egiten denean garraio aldaketa ordaindu beharrik egon ez dadin

Bizkaia

2019/05/14

Bizkaia Dorrean kokatuko den Ekintzailetza Zentroan enpresa txiki eta ertainen arteko sinergiak eman daitezela bultzatuko du Unai Rementeriak

Juan Mari Aburtok, hiribilduko alkate eta alkategaiak, baieztatu du hurrengo agintaldirako helburu nagusiena dela “Bilbo hiriburu finantzario eta ekonomikoa izan dadila, proiektuen, inbertsioen, enpresen eta kalitatezko enpleguaren motore eta bultzatzaile nagusia”, horregatik babestuko dira ekintzailetza arloan garatuko diren ekimen guztiak

Bizkaia

2019/05/13

EAJ-PNVk ‘on line‘ atari bat bultzatuko du Bizkaian merkataritza biziberritzeko

Ahaldun nagusirako hautagai Unai Rementeriak hainbat proiektu aurkeztu ditu gaur goizean egin den ekitaldian. Juan Mari Aburto Bilboko hautagaiak ere sektore hau balioan jartzeko beste hainbat ekimen azaldu ditu, besteak beste toki merkataritzaren Plan Integrala edo ‘Bilbo merkataritzaren hiriburua‘ proiektua

Bizkaia

2019/05/12

Unai Rementeriak Lekeition labar artearen interpretazio zentroa egitea aurreikusten du Bizkaiko ondarearen aberastasuna ezagutzera emateko eta Lea Artibai eskualde osoa biziberritzeko

Zentro honek ahalbidetuko du herrialdeko 16 kobazulotan Paleolitiko aroan eginiko lanak ezagutzera ematea eta EAJk herrialde orekatua egituratzera begira planteatzen dituen ekimenen artean jasotzen da, eskualdeen arteko desparekotasunik eman ez dadin.

Bizkaia

2019/05/11

Rementeriak Getxon baieztatu du "boto bakoitzak balio duela" hiritargoaren egunerokoarekin zerikusi handia duten gaiak erabakiko diren hauteskundeetan

Andoni Ortuzarrek Euskadiren zerbitzura jarri ditu EAJ-PNVren gizon eta emakumeak "pertsona fidagarriek osatutako alderdia gara, garrantzizko gauzetara gaudelako, kaleko jendearen arduretara"

Bizkaia

2019/05/11

Rementeriak itsasadarra bihurtu nahi du Bizkaiaren hirugarren iraultzaren ardatz, bere inguruetara eramanez Bizkaiak bizi izan duen eraldaketa

Hautagai jeltzaleak proposatu du Bizkaiko Foru Aldundiak koordinatutako proiektu eraldatzailea, erakunde maila guztiak inplikatzea aurreikusten duena jarduera ekonomiko eta komertzialak sustatzeko eta kirol, kultura, aisia eta etxebizitza arloko esparruak sortzera begira

Bizkaia

2019/05/10

Unai Rementeriak boluntarioen gizarte sarea bultzatuko du, laguntza eman nahi duten pertsonak eta laguntza behar dutenak konektatzeko

'Bizkaia gara' izenekoa da azken lau urteotan gure gizartean antzeman den ardurari erantzuteko egingo den proiektua,eta definitu egingo da prestakuntzarekin, beharrezko egiten den konfidentzialtasunarekin eta halako proiektu batek behar dituen kontrol eta koordinazioarekin

Bizkaia

2019/05/02

Itxaso Atutxak baieztatu du EAJ-PNVk proiekturik onena duela Getxorentzat eta Bizkaiko udalerri guztientzat

Udal hauteskundeetan talde jeltzaleak Getxon aurkeztuko duen hautagaitza aurkezteko egin den ekitaldian, BBBko presidenteak nabarmendu duenez “lantalderik onenak hiritargoaren zerbitzura jarri ditugu, agendarik onenak lideratzeko”

Bizkaia

2019/04/24

Ortuzarrek "boto baliagarriaren" iruzurraren aurrean ohartarazi du, PSOEk jende aurrean aitortu duelako EAJ-PNV dela Euskadiko aukerarik onena

EBBko presidenteak, Urkullu Lehendakariak, Aitor Estebanek, Idoia Sagastizabalek eta Amaia del Campo alkate andreak Barakaldon gogoratu dute apirilaren 28an euskal herritarrok ez dugula Gobernuko presidentea aukeratuko baizik eta hurrengo lau urtetan, Madrilen, Euskadi nork" defendatuko duen”

Bizkaia

2019/04/19

EAJ hauteskunde eztabaidetatik baztertua izan dela kritikatu du Aitor Estebanek: "Beste behin ere, Espainiaz duten ikuskera hori inposatu dute"

Balmasedatik, hautagai jeltzaleak hauteskunde eztabaiden inguruan sortu den polemikaz esan du “benetan harrigarria” dela, eta salatu du Kataluniaz hitz egingo dela baina Kataluniako alderdiak kontuan izan gabe Halaber, Euskadi jaurtikitzeko armatzat ez erabiltzea exijitu du

DIMA

2019/04/15

Josu Gorospe Lapatza izango da EAJ-PNVk Diman aurkeztuko duen Alkatetzarako hautagaia

Hautagai jeltzaleak behar besteko arreta eman nahi die sakabanatuta dauden auzoei “bertan behera utzita” daudelako, eta herritarren arteko elkarbizitza hobetu nahi du “banaketa ideologikoa gaindituz”

AREATZA

2019/04/14

Damián Agirremota Pujana izango da Areatzako EAJ-PNVren alkategaia

Hautagai jeltzalearen ustetan “beharrezko dugu gehiago inbertitzea kaleen garbiketan, lorategiak hobetzeko lanetan, bideetan… Zerbitzu moderno eta egokia eskaini behar dugu”

Next Euskadi