Prentsa Aretoa

Berriak

2019/05/22

Unai Rementeriak Galdakaora metroa eramateko konpromisoa berretsi du eta 2021 urteari eusten dio proiektu hau errealitate bihurtzeko lanak abiaraztera begira

“Metroa Galdakaora eramateko erabakia hartuta dago”, esan du Bizkaiko ahaldun nagusirako hautagai jeltzaleak, eta zentzu horretan balioan jarri du proiektu hau errealitate bihurtzera begira Udalaren, Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren artean behar izan den koordinazioa

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

“Metroa Galdakaora eramateko erabakia hartuta dago”. Hala berretsi du Unai Rementeriak, EAJ-PNVk Ahaldun Nagusirako aurkeztuko duen hautagaiak, EAJ alderdiak eta berak pertsonalki metroa Galdakaora eramateko hartu duen konpromisoa. Zentzu honetan berretsi du lanak 2021ean hasiko direla, Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak egitasmoari ekarpen ekonomikoak egitea aurreikusten duten urte berean. “Mugikortasun arin, eroso, seguru eta berde horretarako bidean goaz. EAJk metroari eman dion bultzada da gure aurkezpen-gutunik onena. Metroak Bizkaia hobetu du, erosoa, segurua eta garbia da, milaka pertsonentzako eguneroko aliatua da eta bizi-kalitatea eskaintzen dio Bizkaiari. Iaz 88 milioi bidai egin ziren metroz. Harro gaude garraiobide honen aldeko apustua egin izanaz. Eta berdin jarraituko dugu. Legealdi honetan 3. linea osatu dugu eta gure hurrengo konpromisoa da metroa Galdakaora eta Usansoloko ospitalera eramatea. Eta EAJk bere hitza betetzen du”, azaldu du Rementeriak.

Galdakaoko Lehendakari Agirre plazan egin den ekitaldian azaldu du espero duela, “hemen bertan, lehenago edo beranduago, ‘fosterito’ bat egotea, metrorako sarbide bat”. Hautagai jeltzaleak era berean balioan jarri du proiektu hau aurrera eramateko orduan erakunde ezberdinen artean eman den ezinbesteko lankidetza. “Erakundeen arteko lanak eta lankidetzak arazoak konpontzen dituzte,horrela eginez Udala, Aldundia eta Jaurlaritza are indartsuagoak garelako. Adibide ona da. EAJ lantalde bat da eta talde lana egiten daki. Horregatik, sailburu andreari, Ibon Uribe orain arteko Galdakaoko alkateari eta Fernando Izagirre hurrengo alkateari eskertu nahi diet eskaini duten lankidetza. Elkarren artean metroa ekarriko dugu Galdakaora. Egun bat gutxiago geratzen da horretarako. Proiektu honek enplegua sortuko du Galdakaon eta Bizkaian”, nabarmendu du.

Metroa Galdakaora eramateko proiektu honi dagokionez, Rementeriak era berean adierazi du informazio txostena aurten egingo dela eta eraikitzeko proiektua datorren urtean egingo dela, lanak 2021ean hasteko aurreikuspenak betetzeko helburuari begira.