Prentsa Aretoa

Berriak

2019/05/23

Unai Rementeriak aldarrikatu du EAJ-PNVren jarduna funtsezkoa izan dela Ezkerraldean enplegua eta jarduera ekonomikoa suspertzeko orduan

Bizkaiko ahaldun nagusirako hautagai jeltzaleak gogora ekarri ditu PCB, Euskalforging, Vicinay, Bricomart, Haizea Wind edo Lointek, azken lau urteotan eskualde honetara etorri direnak eta nabarmendu du La Navaleko tailer osagarrietako 354 pertsonek sektorean lan egiten jarraitzen dutela

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Bizkaiko Ahaldun Nagusirako hautagaiak gaur aldarrikatu du bere alderdiak Sestaon eta Ezkerralde osoan enplegua eta jarduera ekonomikoa suspertzeko prozesuan bete duen eginkizuna, eta nabarmendu du jeltzaleek egoera konplikatua bideratzeko orduan erakutsi duten gaitasuna. Horren adibide gisa, Rementeriak azken urteotan eskualde honetan EAJ-PNVk gobernatzen duen erakundeek eginiko gestioei esker ezarri diren industria eta enpresak aipatu ditu.

“Sestao niretzat da EAJ ereduaren adibide bat, EAJk egoera txarrenei buelta ematen dakienaren seinale, aukerak sortzen dituelako eta enplegua eta bizi-kalitatea bultzatzen dituelako. Hori izan da Josu Bergarak eta EAJk Sestaon egin dutena. Goitik behera aldatu dute egoera. Eta hori da EAJk Ezkerralde osoan egin duena: enplegua eta bizitza kalitatea hobetzea”, esan du eskualdean ezarri diren enpresa eta industriak aipatu eta La Navalen etorkizuna bermatzeko hitzak esan baino lehen. “Sestao eta Ezkerraldea dira jarduera ekonomikoaren eta enpleguaren adibiderik onena. Egia da, hor dago La Naval. Bere alde egiten jarraitzen dugu. La Navaleko tailer osagarrietan lan egiten zuten 354 pertsonek sektorean lan egiten jarraitzen dute. Nik ez dut La Navalekin amore eman nahi. Baina 20 metrora, hor bertan, PCBren lantegi berria dago, industria sektoreko eta kalitatezko 200etik gora lanposturekin. Eta 30 metrora dago Euskalforging, aeronautika sektorean mundu mailako erreferentzia, hazteko bidean dagoena. 30 metrora ere Vicinay, mundu mailako erreferentea. Eta, beste alderditik Bricomart, duela lau urte ez zegoena. Eta portuan daude Haizea Wind eta Lointek, horiek ere duela lau urte ez zeudenak. Industria eta enplegua, eta kalitatezko enplegua”, azaldu du “Ezkerraldearen argazki oso eta erreala” dela nabarmenduz. EAJk enplegua berreskuratu du Sestaon eta Ezkerraldean. Hauxe da EAJ eredua”.

Zentzu berean, hautagai jeltzaleak nabarmendu du bere alderdiak Bizkaiarentzat hainbat proiektu aurreikusten dituen arren, herrialde honetarako eta Ezkerralderako “proiekturik handiena” enplegua dela. “Enplegurik onena, Ezkerraldeko eta Meatzaldeko parke teknologikoa. Hirurogeita hamar milioiko inbertsioa, 50 enpresa eta 2000 lanpostu ekarriko dituena”, esan du eskualde honekin etorkizunera begira hitzeman den konpromisoaren adibide gisa. Konpromiso honek ekarri du azken lau urteotan langabeen kopurua 8000tan murriztea. “Bizkaia industria izan da eta da, eta EAJren eskutik industria izango da. Hori da gure apustua”, amaitu du.

El empleo, la reactivación económica y la formación de las personas desempleadas será la máxima prioridad de EAJ-PNV en Sestao para la próxima legislatura. El candidato a la Alcaldía de la localidad, Josu Bergara, ha avanzado que la formación jeltzale persigue el objetivo de reducir la tasa de desempleo por debajo del 14% (actualmente se encuentra en el 18,7%) a fin de acercarla a media de Bizkaia. Para conseguirlo se terminarán de desarrollar las dos principales zonas pensadas para albergar nuevas actividades económicas. Estos espacios son Sestao Bai, donde quedan cerca de 30.000 metros cuadrados de suelo libre, e Ibarzaharra, con 180.000 metros cuadrados, donde se van a instalar más de diez empresas que generarán más de 700 puestos de trabajo. Además, ha explicado Bergara, existe el compromiso de invertir más de 3 millones de euros en la organización de nuevos planes de empleo para las personas desempleadas.