Prentsa Aretoa
Berriak
Bizkaia
2021/05/17
BBBk irmotasun osoz salatu du Zaldibarko batzokiaren kontra egin den azken eraso kolektibo eta antolatua
EAJ-PNVren Bizkaiko exekutibak Alderdiaren egoitzak egunotan pairatzen ari diren jazarpen, mehatxu eta hertsapen kanpaina salatu du eta gogora ekarri du gaur goizaldean egin denarekin 12 direla dagoeneko maiatzean erregistratu diren erasoak
Bizkaia
2021/04/30
Euskal alderdi politiko behinenen emakumezko ordezkari nabarmenek parte hartuko dute SAF-ak antolatutako topaldi batean, genero-ikuspegia politikarekin nola uztartu eztabaidatzeko
Parte-hartzaileak: Itxaso Atutxa (EAJ-PNV), Izaskun Duque (EH Bildu), Idoia Mendia (PSE-EE), Miren Gorrotxategi (Elkarrekin Podemos-IU) eta Laura Garrido (PP). Moderatzailea: Eva Domaika kazetaria.
Bizkaia
2020/07/16
Bizkaian, "Zu eta ni, maskara beti"
Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusia eta Juan María Aburto Bilboko alkatea buru izan dira Foru Jauregiko eskaileretan herritarrak maskara erabiltzearen garrantziaz kontzientziatzeko egin den ekitaldian, COVID-19az kutsatzea eragozteko
Bizkaia
2020/03/10
Leixuri Arrizabalagaren esanetan ezkerrekoen ardatzak ez du edukirik, eta “guztiz desegoki” jo du euskal hiritargoarentzat
Bizkaiko hautagaiak adierazi du hainbat gai daudela Elkarrekin Podemos, PSE eta EH Bildu elkarrengandik erabat aldentzen dituztenak, eta galdetu du zer gairen inguruan adostuko luketen eta zeri uko egiteko prest egongo liratekeen
Bizkaia
2019/11/05
Hezkuntza eskumen inbasiotik babesten duen bakarra EAJ-PNV dela baieztatu du Estebanek
Diputatuen Kongresurako Bizkaiko hautagaiak aurreratu duenez “borrokan jarraituko dugu gure beka sistemaren kontrako errekurtso zentzugabeak erretiratuak izan daitezen”
Bizkaia
2019/09/27
Itxaso Atutxak euskal hiritargoari eskatu dio A-10ean bozkatzera joatea “beste batzuek” Euskadiri dagokiona erabaki ez dezaten
Hauteskundeak errepikatu beharrak eragin duen “haserre orokor” horrek abstentzioa areagotu beharrean hautesleria “bere botoarekin erabakitzera” eramatea espero du BBBko presidenteak
Bizkaia
2019/06/15
EAJ-PNVk Bizkaiko 112 udaletatik 73 lideratuko ditu
Gaur goizean udalak eratzeko egin diren osoko bilkurek agerian utzi dute talde jeltzaleak Bizkaiko herrialdean daukan lidergoa. 52 udaletan gehiengo absolutuarekin gobernatuko du eta 1.236 eserlekuetan 569 zinegotzi izango ditu
Bizkaia
2019/05/24
EAJ-PNVk euskal hiritarrak deitu ditu hilaren 26an masiboki bozkatzera Euskadik bere etorkizunerako urratsak ematen jarrai dezan
Talde jeltzaleak kanpaina amaierako mitina egin du Bilboko Areatzan elkartu diren 2.500 lagun baino gehiagoren aurrean. Ekitaldiko protagonista nagusia izan da oihal zati ezberdinez eta adabakiz eginiko Ikurrina, euskal geografiako herri eta herrialde guztiak irudikatzeko egin dena
Bizkaia
2019/05/23
Unai Rementeriak aldarrikatu du EAJ-PNVren jarduna funtsezkoa izan dela Ezkerraldean enplegua eta jarduera ekonomikoa suspertzeko orduan
Bizkaiko ahaldun nagusirako hautagai jeltzaleak gogora ekarri ditu PCB, Euskalforging, Vicinay, Bricomart, Haizea Wind edo Lointek, azken lau urteotan eskualde honetara etorri direnak eta nabarmendu du La Navaleko tailer osagarrietako 354 pertsonek sektorean lan egiten jarraitzen dutela
Bizkaia
2019/05/22
Unai Rementeriak Galdakaora metroa eramateko konpromisoa berretsi du eta 2021 urteari eusten dio proiektu hau errealitate bihurtzeko lanak abiaraztera begira
“Metroa Galdakaora eramateko erabakia hartuta dago”, esan du Bizkaiko ahaldun nagusirako hautagai jeltzaleak, eta zentzu horretan balioan jarri du proiektu hau errealitate bihurtzera begira Udalaren, Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren artean behar izan den koordinazioa
Bizkaia
2019/05/21
EAJ-PNVk euskal hiritargoa deitu du “etorkizunera begiratzera Euskadira gatazka bila datozenei kasurik egin gabe”
Ortuzarrek Barakaldon txalotu du Amaia del Campok herri horretako Udalean egin duen lana eta kritikatu ditu azken egun hauek “Ezkerraldea eta Meatzaldea” estigmatizatzen eman dituzten kanpoko alderdi eta hautagaiak
Bizkaia
2019/05/21
Unai Rementeriak hitzeman du Bidesarea programari eutsiko diola Bizkaiko udalerri eta eskualde guztietako errepideak hobetzen jarraitzera begira
Plan honen aurreikuspenen barruan 43 jarduera garatu dira 111 milioi euroko inbertsioarekin, hautagai jeltzaleak aditzera eman duen bezala. Halaber, Rementeriak balioan jarri du Ermuako saihesbidea, “Ermua hobera aldatu duen” azpiegitura


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












