Prentsa Aretoa
Berriak
2021/05/17
BBBk irmotasun osoz salatu du Zaldibarko batzokiaren kontra egin den azken eraso kolektibo eta antolatua
EAJ-PNVren Bizkaiko exekutibak Alderdiaren egoitzak egunotan pairatzen ari diren jazarpen, mehatxu eta hertsapen kanpaina salatu du eta gogora ekarri du gaur goizaldean egin denarekin 12 direla dagoeneko maiatzean erregistratu diren erasoak
Gaur goizaldean Zaldibarko batzokiaren kontra egin den erasoa da Bizkaiko batzokien kontra azken asteotan egiten ari den jazarpen, mehatxu eta hertsapen kanpainaren azken adibidea. Errutina onartezin eta ulertezin bihurtu den honetan, Zaldibarko batzokiko atean Ernaik (ezker abertzalearen gazte taldeak) izenpetutako kartel erraldoi bat agertu da Ertzaintzaren kontrako mezuekin. Kartelaren ondoan txakurren muturrekoak zintzilikatu dituzte. Beste behin ere, Bizkai Buru Batzarrak halako ekintza kolektibo eta antolatuak berehala etetea eskatzen du, amorru- eta gatazka-giroa sortzea baino ez baitute helburu. Halaber, gogoratu du goizaldean egin denarekin, 12 direla maiatzean eraso dituzten batzokiak, eta horrek agerian uzten duela nabarmen gora egin dutela denboraz eta lekuz kanpo egoteaz gain erabat ulertezinak diren jarduera intolerante eta onartezin hauek.
BBBk berriz ere kondenatzen ditu horrelako jokabide onartezinak eta gaitzesgarriak, eta euskal alderdi politiko guztiei eskatzen die gaitzespen honekin bat egin dezatela. Gertaera horiek erakusten duten gauza bakarra da pertsona batzuen ahultasun politikoa eta kultura demokratikorik eza, euskal gizartea iraganeko garaietara itzultzea baino ez baitute bilatzen. Oraindik ez dira konturatu euskal herritarrek elkarbizitza eta desberdinarekiko errespetuaren aldeko hautua egin dutela, eta amorrua eta gatazka elikatzen duen edozein jarduera erabat baztertu dutela.
Araba eta Gipuzkoako hainbat batzokik ere jaso dituzte antzeko erasoak, baina, zoritxarrez, Bizkaiko herrialdean nabarmen biderkatu dira. Hala, maiatza hasi denetik erasoak jasan dituzte Bizkaiko ondorengo batzokiek: Urduliz, Algorta, Bilbo Zaharra, Galdako, Sabin Etxea, Mungia, Lemoa, Bedia, Erandio Goikoa, Elorrio, Ondarroa eta Zaldibar.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25