Prentsa Aretoa
Berriak
2021/08/02
EAJ-PNVk berriro irabaziko lituzke hauteskundeak Bizkaian
Hala jasotzen du Bizkaiko Foru Aldundiak urtero egiten duen iritzi publikoko azterlanak. Honen arabera eta bizkaitarren iritziz, arazo nagusiak susperraldi ekonomikoa, eta enplegua bultzatzea eta osasuna dira.
2021 Bizkaia - Iritzi publikoaren azterketa
PDF - 2021/08/02
Bizkaiko Foru Aldundiak urtero egiten duen iritzi publikoaren azterketak ondorioztatzen du Bizkaiko herritarrek berriro ere EAJ-PNVri konfiantza emango lioketela foru erakundea zuzentzeko, Batzar Nagusietan beste ahaldun bat gehituta. Dokumentuak adierazten duenez, herritarren pertzepzioa ona da lurraldeko bizi-kalitateari dagokionez (10etik 7,73 puntuko nota ematen dio), eta jasotzen du, halaber, arazotzat hartzen dituztela jarduera ekonomikoa eta enplegua sustatzea (%68) eta osasuna (%41,4); azken iritzi hau ohikoa baino eskala askoz handiagoan azaldu da pandemiaren ondorioz.
Foru Aldundiaren kudeaketaren batez besteko balorazioa 6,10 puntukoa da eta proiektu estrategiko ezagunenak honako hauek dira: Guggenheim Urdaibai, itsasadarraren azpiko tunela, 2023an Tourreko etapa bat Bilbotik irtetea eta Eskuinaldeko bulebarra. Azken proiektu horiek dira, halaber, ezagutza-mailaren eta jasotzen duten batez besteko balorazioaren artean erlazio onena dutenak.
Landa-lana 3.000 telefono bidezko inkestaren bidez egin zen ekainaren 16tik 30era, eta beste datu batzuk ere ematen ditu, hala nola lurraldearen egoera ekonomikoaren balorazioa (6,16 puntu) eta 10 puntutik 5,44 lortzen dituen enpleguarena. Halaber, azterlanak herritarrek gobernuan dauden erakundeei dagokienez duten konfiantzari buruz galdetu du; balorazio horretan euskal erakundeek (6,09 puntu Eusko Jaurlaritzak; 6,08 puntu Bizkaiko Foru Aldundiak; eta 6,05 puntu udalek) eta Europak (5,02 puntu) gainditu egiten dute herritarren azterketa eta, ordea, suspenditu egiten du Espainiako Gobernuak, 4,34ko nota jaso baitu.
Herritarrek Aldundiarengan adierazten duten konfiantza foru erakunde honen kudeaketari buruz egiten duten balorazioaren antzekoa da, nahiz eta azken hori altuagoa izan: 10etik 6,21 puntu. Eta kudeaketa horren barruan, Bizkaian bizikletaz ibiltzeko bidegorriak sortzeak, ahal denean lurraldera ekitaldiak erakartzeak, berrikuntza eta tokiko merkataritzaren digitalizazioa bultzatzeak edo emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeak 6,02 eta 6,12 bitarteko batez besteko puntuazioak jasotzen dituzte eta, beraz, marjina horien barruan kokatzen dira. Apur bat atzerago azaltzen dira zerga-bilketa eta izapideak eta kudeaketak egiteko erraztasuna, 5,28 eta 5,49 puntu arteko notekin, hurrenez hurren.
Azterlan soziologiko honetan parte hartzen duten pertsonek Bizkaiko Foru Aldundiaren kudeaketaren lehentasunezko gunetzat jo dituzten kudeaketa-esparruen artean honako hauek identifikatzen dira: langabeziaren, desberdintasunaren eta gizarte-bazterketaren aurkako borroka, mendekotasun-egoeran dauden pertsonak babestea eta zaintzea, eta enpresa-lehiakortasuna eta ekintzailetza babestea. Horiekin batera nabarmentzen dira, besteak beste, mugikortasuna eta garraioa, osasuna, etxebizitza eta herritarrentzako arreta - azken gai hori izapideak eta kudeaketak errazteari dagokionez aipatzen da-.
Unai Rementeria, Ahaldun Nagusia, ezaguna da inkestan parte hartu duten pertsonen %76,6arentzat eta batez besteko 6,05 puntuko balorazioa eman diote.
Covid-19aren eragina
Iaz ere gertatu zen bezala, azterlan soziologikoak pandemiari eta pandemiaren inguruan sortutako egoerari buruzko atal bat du. Gau honi dagokionez Bizkaiko herritar gehienek (%76,3) uste dute oraindik nahikoa geratzen dela egungo pandemia-egoera gainditzeko. %3k soilik uste du egoera erabat gaindituta dagoela, eta %18,5aren iritziz egoera ez dago inola ere gaindituta.
Alde horretatik bi pertsonatik batek (%50,5) uste du ez dela oso gertagarria datozen hilabeteetan pandemiaren aurreko egoeraren normaltasunera itzultzea eta, ordea, %34,1ek uste du nahiko edo oso gertagarria dela.
Gizarteak pandemia honi aurre egiteko emandako erantzun bateratuari dagokionez, azterlanean parte hartu dutenek 5,99 puntuko nota eman diote; kasu honetan Bizkaiko Foru Aldundiak eremu horretan egindako kudeaketak 6,12 puntu jaso ditu.
Azterlanak, halaber, galderak egin dizkie COVID-19ak enpleguan eta erantzuleen aldartean duen eraginari buruzko inkestei erantzun dieten pertsonei. Lehenengo gaiari dagokionez, %42,1ek uste du ez dagoela enplegua galtzeko arriskuan pandemiaren eraginaren ondorioz, eta arrisku hori benetakoa dela uste dute lanean ari direnen %11k. Herritarren gogo-aldartearen mapan, beste alde batetik, hainbat emozio nabarmentzen dira, hala nola kezka (elkarrizketatutako pertsonen %66,1 pandemiaren aurretik baino kezkatuago sentitzen da) eta nekea (%54,5). Era berean, herritarren artean areagotu egin da aspergarritasunaren (%44,6) eta haserrearen (%43,8) pertzepzioa, COVID-19aren aurreko egoerarekin alderatuta.
Hala ere, Bizkaiaren etorkizun hurbilari dagokionez baikortasun-maila 6,59 puntukoa da batez beste.
Hauteskunde-prospekzioa
Inkestan jasotako hauteskunde-prospekzioaren arabera EAJ-PNVk eta EH-Bilduk ordezkari bat gehiago lortuko lukete Bizkaiko Batzar Nagusietan; PSE-EEk bere ordezkaritzari eutsiko lioke; Elkarrekin Podemos taldea 6tik 4ra jaitsiko litzateke, eta PPk gaur egun dituen 2ordezkariekin jarraituko luke.
Azterlan honetan jasotako hauteskunde-prospekzioak EAJ-PNVren boto-asmoaren igoera jasotzen du, bi puntu baino gehixeago haziko litzatekeelako 2019ko maiatzeko hauteskunde-emaitzekin alderatuta, eta %45,5eko ehunekora iritsiko litzateke. Eh Bilduk antzeko hazkundea izango luke, %19,9tik %21era. Gainerako alderdi politikoen kasuan boto-asmoen ehunekoak behera egingo luke (PSE-EE, %16,6tik %15era; Elkarrekin Podemos, %10,6tik %9,1era; eta PP, %6,7tik % 6,4ra).
Inkestan parte hartu dutenek adierazitako boto-asmo horrekin, Bizkaiko Batzar Nagusien osaera honela geratuko litzateke:
- EAJ-PNVk 26 batzarkide lortuko lituzke (2019an baino bat gehiago)
- EH Bilduk 11 izango lituzke (2019an baino bat gehiago)
- PSE-EEk orain ituen 8 batzarkideak berdinduko lituzke
- Elkarrekin Podemos gaur egungo 6tik 4ra jaitsiko litzateke
- PP 2 ordezkarirekin mantenduko litzateke
- Ciudadanos eta Vox Ganbera honetatik kanpo geratuko lirateke berriro
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25