Prentsa Aretoa

Berriak

2026/04/20

Leioako EAJ-PNVk Lamiakoko Bulebarreko obren hasiera auzoa biziberritzeko funtsezko aurrerapausotzat jo du

Jarduera horri esker, bizi-kalitatea hobetuko da, mugikortasun iraunkorra bultzatuko da eta Lamiakon bizitegi-aukera eta aukera ekonomiko berriak sortuko dira, 180 etxebizitza berrirekin, horietatik 72 babestuak.

Ezagutzera eman
Leioako EAJ-PNVk Lamiakoko Bulebarreko obren hasiera auzoa biziberritzeko funtsezko aurrerapausotzat jo du

ARGAZKIA JAITSI

Leioako EAJ-PNVk positibotzat jo du Lamiakoko Bulebarra eraikitzeko obren hasiera. Esku-hartze estrategiko hori urrats berri bat dela adierazi dute auzoaren hiri-eraldaketan.

Legealdi honetako gobernu-programan aurreikusitako jarduera dela gogorarazi dute, eta Lamiako eskuragarriagoa, iraunkorragoa eta leioaztarren egungo beharretara egokitua finkatzeko bidean aurrera egitea ahalbidetuko duela azpimarratu dute.

Proiektuak oinezkoentzako gune handi bat sortzea aurreikusten du, 180 etxebizitza berrirekin batera — horietatik 72 babestuak izango dira —, baita 2.500 metro koadro ekipamendu publikoentzat eta 1.500 metro koadro merkataritza-lokalentzat ere, inguruko dinamismo sozial eta ekonomikoari laguntzeko.

Era berean, esku-hartzeak barne hartzen ditu espaloiak handitzea, irisgarritasuna hobetzea, berdegune gehiago sartzea, argiteria berria eta bidegorri-tarte berri bat, mugikortasun iraunkorrago eta seguruago baten aldeko apustua indartuz. Halaber, trafikoa berrantolatzea eta Metro Bilbaoko 1. linearen inpaktu akustikoa eta bisuala murriztea ere aurreikusten da.

Gainera, obrak oinarrizko zerbitzuen sareak berritzeko aprobetxatuko dira, funtsezko azpiegiturak hobetuz, hala nola ur-hornidura, saneamendua edo hornidura elektrikoa.

"Proiektu berri honek Leioako gizarte-kohesioa, ongizatea eta bizi-kalitatea indartuko ditu", adierazi dute uru erakundetik. "Hirigintza eta etxebizitza arloko egungo eta etorkizuneko beharrei modu bideragarri eta iraunkorrean erantzuten lagunduko duen eraldaketa da".

Jardun horrek jarraipena ematen dio Lamiakoren eta Txopoetaren eraldaketa integralari, Eraberritze eta Birgaitze Plan Bereziaren bidez bi hamarkadatan garatu ondoren. Plan horri esker, etxebizitza-parke zaharkitu bat eta industria-ingurune bat 609 etxebizitzaz ordeztu ahal izan dira — horietatik 339 sozialak —, eta, horrez gain, 3.300 metro karratu baino gehiagoko espazio publikoak sortu dira, plazak, lorategiak eta haurrentzako eremuak dituztenak, bizitegi-ingurune atseginagoa eta jasangarriagoa sendotuz.

Leioako EAJ-PNVk nabarmendu du obra hau "hartutako konpromisoak betetzeko bidean urrats garrantzitsua dela”, eta epe luzeko plangintzan eta auzoen etengabeko hobekuntzan oinarritutako kudeaketa ereduaren emaitza dela.

"Lamiako ondo planifikatutako hiri-eraldaketaren adibide da, eta bulebar berri honek bide horretan aurrera egiten jarraitzea ahalbidetuko du, leioaztarrentzat aukera gehiago eta bizi-kalitate hobea eskainiz".

Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!