Prentsa Aretoa
Berriak
2026/04/21
Aitzbea Yarto Goiri EAJ-PNVren Arrietako alkategaia izango da 2027ko udal hauteskundeetan
Afiliazio jeltzaleak aho batez babestu du azpiegiturak eta zerbitzuak hobetzeko lanean jarraitzearen aldeko apustua egiten duen hautagaitza, gertutasunetik eta arrietarrekin harreman zuzena izanez.
Arrietako EAJ-PNVren Uri Buru Batzarrak aho batez aukeratu du Aitzbea Yarto Goiri 2027ko maiatzeko udal hauteskundeetarako alkategai.
Bere ibilbidea eta udalerriari buruz duen ezagutza nabarmendu dute jeltzaleek. Yarto Goiri 16 urtez izan da zinegotzi Arrietako Udalean, eta esperientzia horrek Arrietaren alde hurbiltasunetik lan egiten jarraitzeko duen gaitasuna bermatzen du.
Hautagaiak etapa berri honi ekingo dio azken urteotan egindako lanari jarraipena emateko borondatearekin. Ildo horretan, aurreko alkate eta alkatesek egindako lana eskertu nahi izan du, erreferente gisa hartzen dituela azpimarratuz, baita Batzarrak berarengan jarritako konfiantza ere.
Aitzbea Yarto Goirik azpimarratu duenez, bere proiektuaren ardatza udalerriko egunerokoa eta arrietarren bizi-kalitatea hobetzea izango da. Horretarako, “udal azpiegituretan inbertsio garrantzitsuak egiten jarraituko da; auzoetako zerbitzu guztiak indartuko dira bideetan, ur-zerbitzuetan eta bestelako jarduketetan esku hartuz; eta lan egiteko modu bat garatuko da, herritarrak entzutean eta haiengandik gertu egotean oinarritua, bakoitzaren behar eta eskaerei erantzunez”.
Yarto Goirik, halaber, Arrietako gizarte-sarearekin lankidetza indartuko dela adierazi du. Bere helburua udalerriko elkarte guztiekin lan egitea da, gazteenekin zein adinekoen elkarteekin, kolektibo guztiek arreta jasoko dutela eta Udalarekin harreman zuzena izango dutela bermatuz.
Arrietako EAJ-PNVtik esan dutenez, bere hautagaitzak gertutasunean, esperientzian eta Arrietarekiko konpromiso argian oinarritutako politika egiteko modua ordezkatzen du.
Biografia
Aitzbea Yarto Goiri, 47 urtekoa, ezkonduta dago eta bi alaben ama da. “Betidanik” arrietarra, Larramendi Ikastolan ikasi zuen eta Deustun Zuzendaritzako Idazkaritza ikasketak egin zituen. Gaur egun, Bizkaiko Basogintzako Elkartean egiten du lan. Bestalde, Yarto Goiri lau legegintzalditan izan da Arrietako Udaleko zinegotzi.
“Arrieta nire etxea da. Ez dago herri hoberik. Ilusioz eta gogoz ekiten diot erronka berri honi, eta Arrietaren alde eta arrietarren alde lan egiteko konpromiso irmoarekin, herritarren behar eta eskaerak entzunez”, adierazi du.
Nabarmenak...
MURUETA
2026/04/21
LEIOA
2026/04/20
ARTEA
2026/04/20
BERRIA
2026/04/18
DURANGO
2026/04/17
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












