Prentsa Aretoa

Berriak

2026/04/20

Gorka Beitia Zurinagak Arteako Alkatetza hartu du, EAJ-PNVren proiektuari jarraipena emateko

Egungo zinegotzi jeltzaleak Alberto Intxaurraga Goti ordezkatuko du 2027ko maiatzeko hauteskundeetara arte, egonkortasun instituzionala bermatuz eta Artearen garapena bultzatzen jarraitzeko borondatearekin.

Ezagutzera eman
Gorka Beitia Zurinagak Arteako Alkatetza hartu du, EAJ-PNVren proiektuari jarraipena emateko

ARGAZKIA JAITSI

Gorka Beitia Zurinaga Arteako alkate izendatu dute 2027ko udal hauteskundeak arte, gaur goizean egindako ezohiko osoko bilkuran. Beitia Zurinagak, Arteako Udaleko egungo zinegotzia, Alberto Intxaurraga Goti ordezkatuko du, arrazoi profesionalengatik alkatetza utzi behar izan ostean.

EAJ-PNVk adierazi duenez, Gorka Beitia Zurinagaren hautaketak alderdiak Artean garatzen ari den proiektuari jarraipena ematea ahalbidetzen du, kudeaketa arduratsuan, hurbiltasunean eta bizilagunekiko konpromisoan oinarrituta. Ildo horretan, azpimarratu dute abian dauden proiektuetan aurrera egiten jarraitzeko eta udalerriaren beharrei erantzuteko helburuarekin egingo zaiola aurre etapa berri honi, erakundeen egonkortasuna eta gobernu-ekintzaren jarraipena bermatuz.

Beitia Zurinagak bere gain hartu du Alkatetza, “hurbiltasunetik, erantzukizunetik eta elkarrizketatik” lan egiteko konpromisoarekin, Artearen garapena bultzatzen jarraitzeko eta herritarren bizi-kalitatea hobetzeko borondatearekin.

“Ohore bat da ardura hau hartzea eta udalerriaren ongizatearen alde lanean ari den proiektu bati jarraipena ematea. Etapa honi konpromisoz eta ilusioz ekingo diot, Arteako bizilagunekin batera aurrera egiten jarraitzeko helburuarekin”, adierazi du.

Profila

Gorka Beitia Zurinagak 51 urte ditu, eta esperientzia handia du administrazio publikoaren eta ordezkaritza instituzionalaren esparruan. Gaur egun zinegotzia da Arteako Udalean, eta Hirigintza, Berdintasuna, Hirugarren Sektorea eta Ingurumena arloetako arduradun gisa.

Era berean, batzarkidea da Bizkaiko Batzar Nagusietan, eta Kultura eta Euskara Batzordeko buru da. Beste batzorde batzuetan ere parte hartzen du, hala nola Azpiegituretan, Ingurumenean eta Herritarren Eskarietan. Gainera, udal-ordezkari gisa jarduten du hainbat erakundetan, hala nola EUDELen, Ur Partzuergoan, Arratiako Mankomunitatean eta Gorbeialdean, eta horrek kudeaketa publikoaren eta erakundeen arteko lanaren ezagutza indartzen du.

Beitia Zurinagaren hautaketak indartu egiten du EAJ-PNVk Artearekin eta egonkortasunean, erantzukizunean eta talde-lanean oinarritutako kudeaketa-eredu batekin duen konpromisoa.

Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!