Prentsa Aretoa
Berriak
2021/07/28
Bilbo eta Santander arteko tren zerbitzua hobetzea erreklamatuko du Madrilen Euzko Alderdi Jeltzaleak
Euskal Taldeak Kongresuan eta Senatuan erreklamatuko du Bizkaia Kantabriarekin lotzen duen eta Enkarterritik igarotzen den eguneroko zerbitzu honen maiztasuna areagotzea, bai eta inbertsio handiagoa egitea ere, linea hau modernizatzera begira
Euskal Taldeak Madrilera eramango ditu Bilbo eta Santander lotzen dituen tren zerbitzua erabili ohi duten bidaiari ugariek behin eta berriz eginiko erreklamazioak. Hala adostu dute Aitor Estebanek, Kongresuko Euskal Taldeko bozeramaileak; Sergio Fernandezek, Karrantzako EAJ-PNVren zerrendaburuak, eta Santander-Bilbo arteko tren zerbitzuaren defentsarako plataformaren ordezkari Erika Garcíak eta Fernando Lobatok, gaur goizean Sabin Etxean egin duten bileran.
Bilbo Santanderrekin lotzen duen trenbideak, Adif-ek kudeatzen duenak, narriatze handia pairatu izan du azken urteotan. Egoera hau bereziki larriagotu zen 2020ko martxoan Estatuko gobernuak Alarma Egoera aldarrikatu zuenean, tren zerbitzu osoa eguneko bidai bakarrera mugatuz (joana soilik). Maiztasunen arazoei gehitzen zaie linea eta azpiegitura egoera onean mantentzeko beharko liratekeen inbertsiorik eza, bai eta informatzeko elementurik eza ere. Honek denak eragiten ditu atzerapen ugariak eta trena maiz aldatu beharra, bai eta zerbitzuaren kalitatea oso eskasa izatea ere.
Madrilgo EAJ-PNVk eskakizun hauek guztiak bere egingo ditu eta Ganbera bietan Garraio, Mugikortasun eta Hiriko Agenda ministerioari erreklamatuko dio Alarma Estatuaren aurreko maiztasunak berreskuratzea eta areagotzea, bai eta trenbide hau hobetzeko eta modernizatzeko inbertsioa bideratzea ere. EAJ-PNV Enkarterriko hiritargo osoaren bozgorailu bihurtuko da, bai eta Kantabriakoarena ere, tren bidezko garraio publiko eraginkor, seguru eta fidagarria bermatzera begira. Asmo nagusia ere bada trenbide honek zeharkatzen dituen herriek eta landa eskualdeek (Alonsotegi, Artzentales, Güeñes, Karrantza, Zalla, Hazas de Cesto, Ramales de la Victoria, Rasines...) beren arteko konexio hobea izatea, bai eta Bilbo eta Santander hiriekin ere, udalerrien eta eskualdeen etorkizuna bermatuz.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25