Prentsa Aretoa

Berriak

2019/05/15

Unai Rementeriak Durango, Amorebieta eta Erletxes arteko bidegorria garatuko du eta eskualdean trenaren erabilera bultzatuko du,autobusarekin hobeto konektatuz eta erakargarriago eginez

Diputatu Nagusirako EAJren hautagaiak uste du trenak eta autobusak izan behar dutela bizkaitarren garraio nagusiak, eta iragarri du bidai txartel bakarra bultzatuko duela garraio aldaketa egiten denean garraio aldaketa ordaindu beharrik egon ez dadin

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

OHARRA: Ekitaldiaren irudiak buletin honetatik jaitsi ahal dituzu bereizmen handian.

Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusirako hautagai jeltzalearen apustua igarotzen da trenaren, txirringaren eta zapatilaren erabilera bultzatzetik eta gaur Durangon aurkeztu den proiektuan oinarritutako mugikortasun eredu berri batetik. Bidegorri bat egingo da Durango, Amorebieta eta Erletxes lotuko dituena eta trenaren erabilera bultzatuko da intermodalitatearen eta garraio ezberdinen arteko osagarritasunaren eta eraginkortasunaren aldeko apustuari eutsiz, hau da, autobusa, txirringa eta oinezko desplazamenduak uztartuz. Proiektu horiek guztiak osatuko dira txartel bakarraren alde egingo den apustuarekin, eta horrek ere eramango gaitu garraio-aldaketak egiten direnean gehiago ordaindu behar ez izatera.

Durango,Amorebieta eta Erletxes arteko bidegorria “txirringetarako autobidea” izango da eta garraio hau egunero erabiltzeko aukera emango du, lanera, errekaduetara eta eskolara joateko. “Kultura hori sortu ahal izateko, azpiegitura behar dugu. Txirringan lasai eta seguru joan behar da. Eta bidegorri horrek emango dizkio Durangaledeari lasaitasuna, segurtasuna eta mugikortasuna”, esan du hautagai jeltzaleak.

Rementeriak nabarmendu du beharrezkoa dela trenaren eta autobusaren arteko aliantza hobetzea eta azken honek eta txirringak trenbidearen ardatza elikatzea: “Trena erabili behar dugu eta horretarako, erakargarriago egin behar dugu, bereziki Bilbora sartuko diren tren zuzen eta arinagoekin. Eta txirringak eta autobusak ere trena elika dezatela. Trena lehiakorrago egiten badugu, erabiltzaileak irabaziko ditugu eta autoaren erabilera murriztuko dugu. Ideia hori landuko dugu Durangoko Udalarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin, mugikortasun alorrean zer hobetu ahal dugun ikusteko, mugikortasun hori erosoagoa izan dadin, iraunkorragoa eta jasangarriagoa, efizienteagoa,azken finean”.

Trena eta metroa Bizkaiko garraio nagusi bihurtzeko helburu hori lortzera begira, Rementeriak iragarri du garraio-aldaketetan eragingo dutela “garraio-aldaketa egiten denean gehiago ordaindu beharrik egon ez dadin. Ibilbidea ordaindu behar da,garraio batean zein bestean, bidai txartel bakarrera iritsi gaitezen. Gure etorkizuna da”.

Gaur egungo Ahaldun Nagusi eta berrautaketara aurkezten den hautagaiak era berean balioan jarri ditu gaur egungo garraio publikoa eta errepide sarea. Zentzu horretan azpimarratu du gaur egun garraio publikoan ehun milioi baino bidai gehiago egiten dirrela:88 milioi metroan eta 28 milioi Bizkaibusen iaz. “Bikaitar bakoitzak, bataz beste, ehun bat bidai egiten ditu urtean garraio publikoan, erosoa delako, baliagarria delako eta funtzionatu egiten duelako”. “Errepide sarea ere duela lau urte baino hobea da: Autzaganeko tunela, Gerediaga-Elorrio errepidea, Ermuako saihesbidea inauguratu ditugu eta Bizkaiko errepideak hobetzeko 43 lan egin ditugu eskualde guztietan”, adierazi du Rementeriak.