Prentsa Aretoa

Berriak

2018/07/23

Álvaro Parro Betanzos izango da, berriz ere, Balmasedako EAJ-PNVk alkatetzarako aurkeztuko duen hautagaia

Gaur egungo alkateak bere herriko alderdikideen gehiengo nagusiaren babesa jaso du eta “erantzukizun eta arduraz” hartu du hurrengo hauteskundeetan zerrendaburu izateko proposamena

rss Ezagutzera eman
Álvaro Parro Betanzos izango da, berriz ere, Balmasedako EAJ-PNVk alkatetzarako aurkeztuko duen hautagaia

ARGAZKIA JAITSI

Balmasedako EAJ-PNVk Álvaro Parro Betanzos aukeratu du berri ere 2019ko maiatzean egingo diren udal hauteskundeetan Enkarterrietako hiribildu honetako alkategai jeltzalea izan dadin. Balmasedako jeltzaleek uztailaren 19an egin zen Uri Batzarrean erabaki zuten gaurko alkateak Udalean egin duen lanari jarraipena ematea. Parrok alderdikide guztiek aukeraketa prozesu osoan erakutsi dioten konfiantza eta babesa eskertu du eta konfiantza eta brabes hori “erantzukizun eta ardura handiz” hartzen duela azpimarratu nahi izan du.

Hautagaitza honek zerrendaburuari ematen dio orain arte garaturiko proiektuak eta eginiko kudeaketa lana hiritargo osoari aurkezteko aukera eta ildo honetatik adierazi duenez “gure hauteskunde egitasmoan, gobernu hitzarmenean eta 2017-2019 Legealdirako Planean jaso genituen gai nagusietan lantzen jarraitu ahal izateko” ere. Legealdiko Plan hau iaz aurkeztu zitzaion herriari eta bere xede nagusia da Balmasedak bizitoki egoki izaten jarraitzea eta, gainera, lan egiteko toki egokia ere izan dadila lortzea, “hori dena hiribildu gisa dauzkan nortasun ikurrei eutsiz”. Hori guztia lortzeko, Parrok hitzeman du “orain arteko bidea egiten” jarraituko duela. “Kudeaketa eraginkorra, gardena, pertsonetan oinarritua, beren helburuak konpontzera bideratua, nagusiki jarduera ekonomikoan eta enplegu alorrean”.

Helburu horrekin, hautagaiak argi baino argiago dauka zer helburu lortu nahi dituen: “Nire helburu nagusia da Balmaseda eskualde osoan zerbitzuen erreferentea izan dadila, pendiente dauden lekualdaketa bietan aurrerapen esanguratsuak lortzea (gasolindegia eta tren geltokia), Horkasitas eta igerilekuen erreforma moduko proiektuak burutzea eta guneak eraberritzeko proiektuetan aurrera egitea,besteak beste Agirre Lehendakariko gunean eta herrigune historikoko karkabetan”. Horretarako, Udalaren egoera finantzario onak “azken legealdi honetan zorra 2,5 milioi euro jaistea” ahalbidetu du eta egin den kudeaketa lan zorrotz eta eraginkorraren erakuslea da baina “hori baino gehiago, azken aldi hauetan, hainbat proiektu nagusi abian jartzeko aukera eman digu,besteak beste Horkasitaseko eraberritze lanak,autokarabanen aparkalekua eta Salinillas futbol zelaiko belardia aldatzeko lanak”, adierazi du Parrok. Azkenik, alkategaiak lehenetsi beharreko jo du “auzoen beharrei erantzutea eta udalerriko elkarteek esparru soziokulturalean eta kirol arloan egiten duten lana aintzat hartzea”.

Álvaro Parro Betanzos balmasedarra da eta 44 urte ditu. Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatu zen eta CISIk (Chartered Institute for Securities & Investment) ematen duen Finantzen Aholkularitza Egiaztagiria ere badauka. Balmasedako Udaleko funtzionamendua ezagutzen du 2003an Kultura, Jaiak, Kirola, Hezkuntza, Euskara eta Gazteria arloak hartzen dituen departamentuko zinegotzi arduradun gisa hasi zenez geroztik. Halaber, EUDELeko Herrialde Batzordeko kidea eta Herri Dirubideen Kontseiluko kidea izan da. Hurrengo legealdira begira aurreratu duenez “EAJ-PNVk berriz ere aurkeztuko du ilusioa pizteko proiektua, gure helburu nagusia delarik gure herriaren eta gure herrikideen etorkizuna hobetzea”.