Prentsa Aretoa
Berriak
2018/08/21
Garaiko EAJ-PNVk Erramun Osa Ibarloza proposatu du berriro zerrendaburu gisa
“Gure bizilagunen bizitza hobetzeko lagungarriak diren oinarrizko proiektuetan adostasunak lortzeko” lanean jarraituko duela esan du
Erramun Osa Ibarloza, Garaiko EAJ-PNV udal taldeko legegintzaldi honetako bozeramailea izango da jeltzaleen alkategaia hurrengo urteko udal hauteskundeetan. Osaren hitzetan, legegintzaldi honetan “Udalbatza osatzen dugun bi taldeok ahalegina egin dugu erreparoak gainditzeko, desberdintasunak alde batera uzteko eta gure bizilagunen bizitza hobetzeko lagungarriak diren oinarrizko proiektuetan adostasunak lortzeko”.
“Garaiko EAJ-PNVk gure herriaren bilakaerarako proiektu eta ideiak partekatu ditu. Guztion artean udalerrian dauden azpiegiturak hobetu ditugu: obrak kanposantuan, pilotalekuari etorkizunean erabilera handiagoa emateko eta berau berritzeko proiektua, errepideen egokitzapena, HAPO berri bat egiteko prozesua martxan jartzea eta abar”, azpimarratu du bozeramaile jeltzaleak.
Garaiko EAJ-PNVko hautagaiak agendan markatu ditu dagoeneko hurrengo legegintzaldirako zenbait ekimen eta helburu, udalerriko bizilagunen bizi-kalitatean eta ongizatean positiboki eragingo dutenak. “Herriko gazteak Garain gelditzeko eta beraien bizi-proiektuak bertan garatzeko aukera izan dezatela nahi dugu. Hori dela eta, Udalak modu aktiboan lan egin behar du alokairuko etxebizitzak edo arrazoizko preziodun etxebizitzak sustatzeko eta baserrietan familia-unitate bakarra baino gehiago bizi ahal izateko erraztasunak emateko; horrela, gure ondarearen kontserbazioa zainduz. Adineko pertsonentzako atseginagoa eta irisgarriagoa den herria lortzeko, horien partaidetza, balioespena eta osasuna sustatzeko eta zahartze aktiboa bultzatzeko lan egin behar dugu. Ekonomia-jarduera bultzatu behar dugu, betiere, gure ingurua mantenduz eta zainduz. Garrantzitsua da balioa ematea gure kultura-ondareari (interesguneak seinaleztatuz eta errepide eta sarbideak egokituz) eta ondare linguistikoari”, azaldu du.
Honetaz gain, udalerriaren ezaugarriak eta honen konfigurazioa kontuan hartuta, EAJtik uste dugu garrantzitsua dela elkarteko tokiak eta proiektuak sustatzea, Garain bizi garen pertsonok elkar ezagutu dezagun eta komunitate integratuago baterantz aurrera egiten lagunduko diguten proiektuak partekatu ditzagun. Udalerriaren erdigunetik urrun dauden biztanleguneetako azpiegiturak -errepideak eta abar- hobetu behar ditugu. Guzti hori partaidetzatik eta ahalik eta adostasun handienetik abiatuta garatu nahi dugu”.
Erramun Osa Ibarlozaren ibilbidea euskararen sustapen eta normalizazioaren alde lan egiten duten mugimendu eta erakundeekin (nagusiki, AEK, Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioa eta Euskaltzaindia) lotuta egon da beti.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25