Prentsa Aretoa
Berriak
2018/08/23
Anabel Landa Gaubeka Berangoko Alkatetzarako hautagaia izango da berriz ere
Udalerriko EAJ-PNVko afiliatuek oraingo alkatearen ahalmena zein jakinduria eta egindako lan bikaina baloratu dituzte. Hautagaia oso pozik dago udalerria garatzen eta hobetzen jarraitzeko eman dioten aukeragatik.
Anabel Landa Gaubeka EAJ-PNVren zerrendaburu izango da berriz ere 2019ko maiatzeko udal-hauteskundeetan; izan ere, Berangoko afiliatuek hala erabaki zuten maiatzaren 24an egin zen batzarrean. Horretarako, gaur egungo alkateak duen ahalmena zein jakinduria eta egindako lan bikaina hartu dituzte aintzat berriz hautatua izateko hautagai gisa izendatzeko. Zalantzarik gabe, ez du eskarmentu faltarik; izan ere, hiru agintaldi burutuko ditu maiatzean Uribe Kostako udalerriko Udala zuzentzen. “Bihotz-bihotzez eskerrak eman nahi dizkiet nire herriko makilari eusten jarraitzeko aukera eman eta babesa erakutsi didatenei, orain arte egindako lana baloratu duten pertsonei”, eskertu du. “Ilusio handia daukat Berango garatzen eta hobetzen jarraitzeko aukera izango dudalako, hau da, azken urteetan egindako proiektuak osatzeko proiektu berri osagarriak gauzatu ahal izango ditudalako”, aurreratu du hautagaiak.
Azaldu duenez, “Berango asko aldatu da azken urte hauetan. Bizilagunek udalerriko auzo guztietan hobekuntzak egin direla ikusi dute. Hiri eta industria guneak berritu eta urbanizatu dira; eskola publikoa hobetu da; berdeguneak eta parkeak eguneratu egin dira bizilagunen beharren arabera; jarduera ekonomikoetarako eremu berriak sortu dira eta aurretik zeudenak hobetu dira, eta herritarren parte-hartzerako formula berriak ezarri dira”, zerrendatu ditu.
Etorkizunerako Anabel Landak Berangorako aurrerakuntza ekarriko duten proiektuak ere baditu, eta gizarte ongizate hobea eta bizilagunen arteko bizi kalitatea proiektatuko dutenak hain zuzen ere.
Hautagai jeltzaleak 55 urte ditu, ezkonduta dago eta seme bat du. Maisutza ikasi zuen eta Kultura teknikaria izan zen Loiuko Udalean. Gainera irakurtzea eta lorezaintza gustatzen zaizkio.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25