Prentsa Aretoa
Berriak
2025/12/19
Bizkaiko basoak hobetzeko eta babesteko ahalegina indartuko du
Bizkaiko Foru Aldundiak 2026rako laguntzen deialdia onartu du, basoetako azpiegituretan inbertsioak bultzatzeko eta lurralde historikoko basoen bideragarritasuna eta jasangarritasuna hobetzeko. Aurrekontuko zuzkidura 5.052.659 euro da.
Laguntza hauen helburua da Bizkaiko mendiak zaintzea eta indartzea, eta, horretarako, erronka hauei aurre egitea ahalbidetuko duen baso-kudeaketa jasangarria sustatzea: klima-aldaketa, baso-suteak, izurriteak, gaixotasunak edo muturreko fenomeno naturalak. Aldi berean, landa-inguruneko jarduera ekonomikoa eta enplegua babesten dira.
Deialdiari esker, jarduketa hauek finantzatuko dira: basoak landatzea eta berritzea; basoak kudeatzeko planak egitea; suteek, ekaitzek edo gaixotasunek eragindako kalteak prebenitzea eta konpontzea; mendietako ingurumena hobetzea, eta baso-pistak eraikitzea, egokitzea eta mantentzea, funtsezkoak baitira baso-inguruneko kudeaketarako, prebentziorako eta segurtasunerako.
Laguntza hauek jaso ahal izango dituzte mendien jabe diren pertsona fisiko eta juridikoek, bai eta baso-jabeen elkarteek, mankomunitateek, administrazio-batzarrek eta udalek ere, baldin eta jarduketak Bizkaian dauden mendietan egiten badira eta Bizkaiko Foru Aldundiak onartutako baso-kudeaketa jasangarrirako planetan oinarrituta badaude.
Deialdi honen bidez, Bizkaiko Foru Aldundiak indartu egiten du natura-ondarea babesteko, biodibertsitatea kontserbatzeko eta klima-aldaketaren aurka borrokatzeko hartuta duen konpromisoa, eta lurraldeko baso-politika Europar Batasunak 2023-2027 aldirako ezarritako helburuekin eta Europako 2030erako Baso Estrategiarekin lerrokatzen du.
Eskabideak aurkezteko epea 2026ko apirilaren 24ra arte egongo da irekita, eta izapideak Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurune Naturala eta Nekazaritza Sustatzeko Saileko Baso Zerbitzuaren bidez egingo dira.
Nabarmenak...
Bizkaiko Foru Aldundia
2026/01/15
Bizkaia
2025/12/29
BBB
2025/12/18
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS















