Aberri Eguna 2025

Prentsa Aretoa

Berriak

2025/03/26

Arratiako EAJ-PNVk eskatu du Lemoan geltoki intermodal bat eraikitzea, eskualdearen kohesioa indartzeko eta Bilbo eta beste eskualdeekiko loturak hobetzeko

Era berean, arlo horretan eskumena duten erakundeei eskatu die eskualdeko garraio-sistema ebaluatzeko, Arratiako udalerriek interesgune nagusiekin (UPV/EHU, ospitaleak, administrazioak, etab.) konexiorik onenak izan ditzaten

rss Ezagutzera eman
Arratiako EAJ-PNVk eskatu du Lemoan geltoki intermodal bat eraikitzea, eskualdearen kohesioa indartzeko eta Bilbo eta beste eskualdeekiko loturak hobetzeko

ARGAZKIA JAITSI

EAJ-PNVk mozio bateratua aurkeztu du Arratian, eskualde horretako mugikortasuna hobetzeko eta, aldi berean, Bizkaiko beste eskualde batzuekin konektatzeko. Metroaren 5. Linea laster iritsiko da Usansolora, eta Lemoan lotuko da Bermeora eta Donostiara doazen Euskotren- lineekin. Horrek zuzeneko lotura eskainiko du Busturialdearekin eta Durangaldearekin. Ildo beretik, Arratiako udal talde jeltzaleek Lemoan geltoki intermodal bat sortzeko eskatu diete erakunde eskudunei, eskualdearen kohesioa errazteko eta Bilborekiko eta beste gune batzuekiko loturak hobetzeko. Gainera, egungo garraio-sistema aztertzeko eskatu dute, Arratiako udalerrien eta interesgune nagusien arteko lotura hobetzeko, hala nola UPV/EHUrekin eta gainerako hezkuntza-zentroekin, ospitaleekin edo administrazio-egoitzekin.

EAJ-PNVk beharrezkotzat jotzen du Lemoako tren-geltokian plataforma intermodal bat instalatzea, beste garraiobideekiko konexioa indartzeko eta ibilgailu pribatua aparkatu ahal izateko disuasio-aparkalekua izateko. Azpiegitura horri esker, hobeto integratuko lirateke trenbide- eta autobus-zerbitzuak bailaran bertan. Ildo horretan, Arratiako herritarrek plataforma intermodal horrekin lotuko dituen autobus-linea berri bat sortzea ere eskatu dute, trenbideko garraioa errazteko. Konexio horri esker, gainera, autobus-zerbitzuaren maiztasunak handitu ahal izango lirateke eskualde barruan, barne-mugikortasuna hobetuz eta herritarrei joan-etorriak egiteko aukera gehiago eskainiz. Halaber, ikasleei prestakuntza-zentroetarako garraioa erraztuko lieke, konexio azkarragoak eta eraginkorragoak bermatuz.

Intermodalitate hau abian jarri bitartean EAJ-PNVk planteatu du trenen maiztasunak 7 minutuko tartera arte zabaltzea, ikasleen prestakuntza-zentroetarako joan-etorriak hobetzen lagunduko lukeelako. Horrek zerbitzu hobea ziurtatuko luke eta garraio publikoaren erabilera sustatuko luke ibilbide osoan.

Denboralea Bahia Blancan. UNIÓN VASCA. Lagun diezaiogun Euskal Etxeari.