Prentsa Aretoa

Berriak

2025/12/12

Bizkaiak aurrekontu sozialak izango ditu 2026an, lurralde kohesioaren mesedetan

Herritarren bizi kalitatea hobetzea ekarriko duten partidak handituko diren arren EH Bilduk kontuen kontra bozkatuko duela jakin ostean, Batzar Nagusietako talde jeltzaleak kritikatu duenez EH Bilduren lehentasuna “ez da Bizkaiko zerbitzuak hobetzea, baizik eta beren interes politikoen alde egitea”.

rss Ezagutzera eman
Bizkaiak aurrekontu sozialak izango ditu 2026an, lurralde kohesioaren mesedetan

ARGAZKIA JAITSI

Bizkaiak 2026ko ekitaldirako izango dituen aurrekontuak abenduaren 29an onartuko dira. Gernikako Batzar Etxean gaur egin da Bizkaiko Lurralde Historikoak 2026. urterako izango dituen Aurrekontu Orokorren Foru Arauaren Proiektuari aurkeztu zaizkion Osoko Zuzenketak aztertzeko Osoko Bilkura. Eztabaidan, Jesús Lekerikabeaskoa talde abertzaleko bozeramaleak balioetsi egin ditu Aldundiak Bizkaiko hiritargoari “ematen zaion arreta eta bizi kalitatea hobetzen jarraitzera begira”  eskaintzen dituen zerbitzuak hobetzen lagunduko duten kontuak.

2.249,2 milioi euroko kopurura iritsiko diren aurrekontuekin -aurreko ekitaldian baino 74,9 milioi gehiago  - foru departamentuek beren proiektu eta zerbitzuak indartuko dituzte. Gizarte Ekintza, Garraioak eta Mugikortasuna eta Turismoa eta Azpiegiturak eta Lurraldearen Garapena izango dira gehien haziko diren departamentuak. Hain zuzen ere, horiek dira izaera sozial argiena duten arloak eta beren jarduna lurralde kohesioari lotuta dago. Hori dela eta, Batzar Nagusietako talde jeltzaleak EH Bilduri deitoratu dio kontuei uko egiten jarraitu izana “aurreko urtean akordioa lortu arren eta datorren ekitaldira begira indartu egingo diren arren, iaz onartu ziren terminoetan”. Ildo beretik, EH Bildu taldeari txarretsi dio interes politikoei begiratu izana, eta aurpegiratu dienez “zuen lehentasuna ez da kontuak eta zerbitzuak hobetzea, baizik eta zuen interesei begiratzea”.

EAJ-PNVren Batzarkide Taldeak azpimarratu duenez, departamentuek izango duten 1716 milioi euroetatik, 854,8 milioi zuzenean bideratuko direla zaurgarritasun egoeran dauden pertsonak artatzera. “Aldundiak pertsonak bere politiken erdigunean jartzeko duen helburuarekin bat eginez, milaka pertsonen errealitatea eraldatzen du duintasunaren eta berdintasunaren alde eginez eta Bizkaia  babes sozialaren alorrean Europaren lehen tokian dauden lurraldeen artean kokatzen duen eredua aldarrikatuz”.

Era berean, kontuak nola egin diren nabarmendu dute, inpaktu handiko erronka eta ekimen handiak identifikatuz, hala nola sustapen ekonomikoa, azpiegiturak edo udalerriei laguntzea. EHBilduk, bere aldetik, horiei uko egiteko "azaleko aitzakiak” baino ez ditu eman.  

Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!